Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox', Klasikoen 5. irakurraldi jarraituan
2012-05-24 18:29 KultureaBilbo Zaharra euskaltegiak Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazlearen Zergatik panpox liburuari eskainiko deutso Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua. Irakurraldia baino lehen hiru berbaldi antolatu ditue Euskaltzaindiaren egoitzan.
Bilbo Zaharra euskaltegiak Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazlearen Zergatik panpox liburuari eskainiko deutso Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua. Ekitaldia bagilaren 14an egingo da, 8:00etatik 20:00etera bitartean, Arriaga antzokian. Irakurraldia baino lehen hiru berbaldi antolatu ditue Euskaltzaindiaren egoitzan.
Antolatzaileen esanetan, Zergatik panpox nobelan lehenengo aldiz dogu euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat, aitzindaria izan zana bere ezaugarri guztietan. Horren ganean jardungo dabe, besteak beste, hiru hitzaldietan. Lehenengo berbaldia maiatzaren 31n da, eta Ana Urkiza izango da hizlaria; bagilaren 7an, Gema Lasarte; eta bagilaren 31n, Josune Muñoz.
Klasikoen irakurraldien aurreko edizinoetan Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa eta Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso liburuak izan dira protagonista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!