Bilborock aretoak 734.000 ikusle baino gehiago izan ditu 15 urteotan
2012-05-23 18:23 kulturbizBilborock aretoak 15 urte bete barri ditu. Urteotan 734.000 ikusletik gora izan dira bertan moeta guztietakoa adierazpen kultural zein sozialetan. Bilboko Udalaren Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpe dago.
Bilborock aretoak 15 urte bete barri ditu. Urteotan 734.000 ikusletik gora izan dira bertan moeta guztietakoa adierazpen kultural zein sozialetan. Bilboko Udalaren Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpe dago. Gaur egun Bilborock dana eleizea izan zan, XVII. mendean eregi eben Antonio Ortiz de Calinak eta Francisco de Elorriagak.
Bilboko Udalak 90eko hamarkadan erosi eban Mesedeetako komentuaren eleiza zaharra, Bilborock proiektuari ekiteko eta uriari zuzeneko musikarako eta hasten dabilzan taldeentzako espazio bat emoteko.
Bilborock aretoak 1.330 metro daukaz, eta 2008an argi eta soinu-sistemak oso-osorik barriztu ziran. Igaz, aldaketa batzuk egin zituen; egitura metalikoa kendu, instalazinoetarako sarbidea eta ebakuazinoa hobetzeko; zentro osoko jarduerak azaltzeko pantaila bat ipini; eta edukierea kontroletako sistemea jarri.
Kontzertuak, antzerki emonaldiak, berbaldiak, mahai-inguruak, batzarrak, proiekzinoak eta beste makina bat jarduera hartu ditu 15 urtean Bilborockek. Urteotan, Cristina Rosenvinge, Gozategi, Amaral, Mikel Erentxun, Los Planetas, Coque Malla, Doctor Deseo eta Antonio Orozco musikariak izan dira aretoan. Horrezaz gan, formatu txikiko antzerki, poesia eta jantza emonaldi ugari antolatzen dira bertan. Gaur egun, kontzertuak programazinoaren %34 dira, eta ikusleen %51 batzen dabe.
Ganera, badira urtero-urtero Bilborocken egiten diran ekitaldiak: Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako kontzertuak, Bilbon eskolatik antzerkira kanpainea, Zinegoak (Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia), BAD antzerki eta jantza jaialdia, Harrapazank, Ikusi eta Ikasi, Barrutirock eta abar.
Entseguak egiteko toki aproposa da Bilborock; zazpi areto dagoz, goiko solairuan, ezinbesteko elementuekaz, bateria, mikrofonoa, pantaila bi, baxu-anplifikadore bat... Aretook orduka alokazen dira, eta ordua 2,50 euro ordaindu behar da. Ia 2.000 taldek egin ditue entseguak bertan.
Igaz, Lab aretoa izenekoa edegi eben Bilborocken lehenengo pisuan, gazte-taldeek eurek eurentzat proponidutrako jarduerak bultzatzeko. Aretoan wifia eta erabilera askotako altzariak dagoz, ikastaroak, tailerrak, berbaldia eta abar egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!