Nafarroako konkisteari buruzko nazinoarteko biltzarra antolatu dau Xavier Mina alkarteak

Bizkaie! 2012-05-25 11:55   jardunaldiak

Nafarroako konkista eta europar erreforma jardunaldiak antolatuko ditu Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Alkarteak maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean Atarrabiako kultur etxean. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 24 historialarik hartu dabe parte.

Nafarroako konkista eta europar erreforma jardunaldiak antolatuko ditu Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Alkarteak maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean Atarrabiako kultur etxean. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 24 historialarik hartu dabe parte alkarteak proponidutako eztabaidan.

Nafarroaren Konkistea eta europar erreforma (1512-1610) ardatz izango dituan nazinoarteko lehenengo biltzarra izango dala nabarmendu dabe ekimenaren arduradunek. Hiru bat urte daroez jardunaldiak prestetan, zientzia-batzarretan eta topaguneetan parte hartzen. Ikusi dogu konkistearen gaia ez dala osotasunean landu, zeharka eta testuingurutik kanpo baino, adierazo dabe.

Europar erreformea eta kontraerreformea kontuan hartu barik ezinezkoa da Nafarroako konkistea azaltzea, Xavier Mina alkarteko kideen eretxiz. Nafarroaren konkista Aro Moderno bete-betean jazo zan, europar botereen arteko burrukak hasita egozan Vatikano ustelaren inguruan, eta eurekaz batera monarkia 'katoliko' espainolaren eta monarkia 'guztiz kristau' frantsesaren grina hegemonisten handinahiak. Izan be, Vatikanoak zeresan handia izan eban konkistan, berak sinatu zituan-eta Nafarroako errege-erreginen kontrako eskumikatze-buldak, nahikoa atxaki Gaztelako erregeak konkistea hasteko.

Zehaztasun zientifikoa izango dabe erispide historialariek, baina dibulgazinoa be kontuan eukiko dabe. Nafarroako konkistea lau alderditik jorratuko dabe hiru egunetan: historiko-juridikoa, gerrea, pensamendua eta kulturea.

Hainbat historialari izango dira Atarrabian, tartean, Tomas Urzainki, Pedro Esarte, Josu Lavin , Manuel Ercilla, Alberto Garzia, Peio Monteano, Iñaki Sagredo, Antonio Rivera, Bixente Serrano Izko, Emilio Monjo, Philippe Lartigue, Roldan Jimeno, Jon Oria, Jose Luis Villacañas, Esteban Antxustegi eta Aurelia Arkotxa.

Jardunaldien ganeko jakingarri guztiak, hemen: www.xaviermina.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu