Guardia-Arabako Errioxa Koadrilak 'Euskara eta Ni' egitasmoa preparau dau

Bizkaie! 2012-05-24 15:54   Euskerea berbagai

Euskara eta Ni 2011. urtean egindago alkarrizketen laburpena da. Alkarrizketa horreek Arabar Errioxa Irratian egin ziran banakoek euskereagaz izandako bizipenak kontetako helburuagaz. Lau alkarrizketatu mota izan ziran: ikastolen lehenego pausuetan egondakoak, lehen belaunaldietako ikasleak, euskaltegian euskaldundutakoak eta belaunaldi barriak.

Guardia-Arabako Errioxako Koadrilak Euskara eta Ni egitasmoa aurkeztu dau, Arabako Errioxako Euskaltzaleak eta Euskera Zerbitzua lan-taldeak sustatutako eta Arabar Errioxa irratiak lagundutako egitasmoa. Bere arduradunek bi helburu lortu nahi ditue egitasmoagaz: alde batetik, euskerearen normalizazinoan familia transmisinoak eragin handia dauela adierazo nahi da, eta bestetik, Arabako Errioxan euskerearen normalizazinoan lan egin dabenak eta lanean dabilzanak omendu nahi dira.

Egitasmoa aurkezteko prentsaurrekoan izan dira Guardia-Arabako Errioxako lehendakari Jokin Villanueva, Euskera eta Kultura Batzordeko lehendakari Mª Jesus Amelibia, Koadrilako euskera teknikari Leire Sueskun eta Arabako Errioxako Euskerearen Aholku Batzordeko kideak diran Gorka Mauleon eta Jorge Bravo.

Euskara eta Ni 2011. urtean egindago alkarrizketen laburpena da. Alkarrizketa horreek Arabar Errioxa Irratian egin ziran banakoek euskereagaz izandako bizipenak kontetako helburuagaz. Lau alkarrizketatu mota izan ziran: ikastolen lehenego pausuetan egondakoak, lehen belaunaldietako ikasleak, euskaltegian euskaldundutakoak eta belaunaldi barriak. Horregaz guztiagaz, Arabako Errioxan euskerearen iragan, orain eta etorkizunaren ikuspegi argi bat jaso da, eta familia transmisinoak euskerearen normalizazinoan dauen garrantziaz jaubetu.

Esangura horretan, 35 urtetik beherako gazteakan eragin nahi dabe egitasmoaren sustatzaileek. Horreen arteko asko ikastoletatik pasau dira eta, gaur egun, guraso dira edo gitxi barru izango dira. Zeresan handia dabe, beraz, euskerearen iraupenean, familia transmisinoagaz asko indartuko dogulako gure hizkuntzea. Edozelan be, talde horretan eragiteaz gan, alkarrizketen CD bilduma honegaz omenaldi partikularra egin nahi jake Arabako Errioxan euskerearen egoerea hobetzeko lan egin dabenei.

Euskara eta Ni egitasmoaren bi helburuak lortzeko, beraz, alkarrizketen bilduma hori eskutitz bategaz helarazoko jake, besteak beste, Arabako Errioxako ikastoletako lehenengo belaunaldiko ikasleei, ikastolei, euskaltegiari, alkarteei eta hainbat eragileri. Dana dala, alkarrizketak osorik www.euskaramaitedut.com blogean topau daitekez. Gaur aurkeztutako egitasmoa datorren zapatuan, maiatzaren 26an, Espejon egingo dan Arabako Ideia Laborategian ezagutzera emongo diran praktika onen arteko bat da.


Euskara eta gu

Egitasmo horretatik barri bat sortu da, Euskara eta Gu. Formatua lehengoaren oso antzekoa da; edozelan be, oraingo honetan, euskereagaz izandako bizipenak ez dira banakoak. 2012. urtean zehar zenbait talde, alkarte edota entidade pasauko dira Arabar Errioxa irratiko estudioetatik: alkarteak, ikastetxeak eta euskaltegia, euskeraz bizi ahal izateko lanean dabilzan Arabako Errioxako hainbat talde, entidade eta elkarte, hain zuzen be.

Egitasmo barri hori Arabako Errioxako Euskaltzaleak eta Euskara Zerbitzua lan-taldeak dinamizauko dau; zenbait gizarte eragilek eta eragile instituzionalek osotzen dabe lan-taldea eta helburua argia da: euskerearen normalizazinoa Arabako Errioxan. Lan-talde horri esker abian jarten dagoz eskualdeko Euskara Planaren egitasmoak, horreen artean, Euskara eta Ni eta Euskara eta Gu.

Egitasmo hori abian jarri da Arabar Errioxa irratiaren laguntzinoagaz, eta bere blogean (www.radioriojaalavesa.com) entzun daitekez, dagoeneko, Euskara eta Gu tartetik pasau diran lehenengo taldeei egindako alkarrizketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu