EITB, Metaposta zerbitzuagaz bat egin dauan lehenengo komunikazino taldea

Bizkaie! 2012-05-25 13:41

EITB taldeak Metaposta zerbitzuan sartzeko hitzarmena sinatu dau asteon. Holan, aurrerantzean EITBko 900 beharginek Metaposta postontzi eta dokumentu-gordailua erabilteko aukerea izango dabe.

EITB taldeak Metaposta zerbitzuan sartzeko hitzarmena sinatu dau asteon. Holan, aurrerantzean EITBko 900 beharginek Metaposta postontzi eta dokumentu-gordailua erabilteko aukerea izango dabe. Metapostagaz bat egiten dauan lehenengo komunikazino taldea da.

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak eta Juan Goikolea Eusko Jaurlaritzako Barrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak sinatu eben akordioa, Bernabe Unda Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean.

Aurrerantzean, EITBko langileek nominea Metapostako postontzi personalean jasoko dabe. Komunikazino talde publikoaren administrazinoaren arrazionalizazinorantz pausu handia da, Jaurlaritzako arduradunen ustez. izan be, aurrezteko aukera handia emoten dau, eta ingurumenarentzat be sano onuragarria da. Daborduko, Eroski, Ipar Kutxa, Osakidetza, Iberdrola, Kutxabank, Euskaltel edo Euskadiko Kutxa erakundeek Metaposta zerbitzua erabilten dabe.

Bernabe Undak adierazo ebanez, laster sartuko dira enpresa gehiago Metapostan, berbarako, Naturgas, Tecnalia eta Movistar, holan digitalki trebea eta partaidetza handikoa dan euskal gizarte bat lortzera bideratzen da Euskadi. Zerbitzuen erabilpenak, Undaren esanetan, gizarte-ongizatearen mailea eta bizi-kalidadea, enpresen, erakunde sozialen eta Administrazino Publikoen eraginkortasuna eta lehiakortasuna nabarmen handitzen laguntzen dau.

Igaz ipini eben martxan Metaposta Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu zerbitzua. Ordutik, 17.000 erabiltzaile inguru batu ditu. Laster, Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak be, SPRIren bitartez, Metapostagaz bat egingo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu