Zaratamoko toponimiaren mapea argitaratu dabe
2012-05-23 17:22 Euskerea berbagaiZaratamoko toponimiaren mapea aurkeztu barri dabe. 2008tik, Maier Gurrutxaga eta Goizaldi Ugarte ikertzaileak ibili dira mapa toponimiko-topografikoa osotzen, Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Zaratamoko Udalak mapearen 2.000 ale argitaratu ditu.
Zaratamoko toponimiaren mapea aurkeztu barri dabe. 2008tik, Maier Gurrutxaga eta Goizaldi Ugarte ikertzaileak ibili dira mapa toponimiko-topografikoa osotzen, Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Zaratamoko Udalak mapearen 2.000 ale argitaratu ditu, eta webgunean, mapeaz aparte, ikerketea bera be bajatu daiteke.
Jentaurreko aurkezpena maiatzaren 18an egin eben, Zaratamoko Elexaldeko Kultura Etxean, eta bertan izan ziran, besteak beste, Jon Ajuria Zaratamoko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Felix Mugurutza.
Zaratamoko leku-izenen inguruko ikerketea egiteko herriko jentearen partaidetzea sano garrantzitsua izan dala azpimaratu dabe proiektuaren arduradunek, izan be herritarrek osatutako lan talde batek azterketa egiten lagundu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!