XVII. Eskola Antzerki jaialdiaren amaiera ekitaldia Arriagan izango da

Bizkaie! 2012-05-24 15:23   Kulturea

Aurtengo edizinoan sariak irabazi dituen lanak honako honeek dira: Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.-ko Ebamirentxu eta Ring; Viuda de Epalza L.H.I.-ko Denboran bidaiatzen; Txurdinaga-Behekoa Batxilergoko Institutuko La posadera eta Karmelo Ikastolako Lore horia. Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Solokoetxeko Karmelo institutuko Soloko kabareta lanari.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatzen dauen eta dagoeneko tradizional bihurtu dan Eskola Antzerki Jaialdiak datorren domekan, maiatzaren 27an, izango dau amaierea, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, goizeko 10:30ean hasita. Saritutako antzezlanak ikusi eta sariak banatuko dira.

Aurtengo edizinoan sariak irabazi dituen lanak honako honeek dira: Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.-ko Ebamirentxu eta Ring; Viuda de Epalza L.H.I.-ko Denboran bidaiatzen; Txurdinaga-Behekoa Batxilergoko Institutuko La posadera eta Karmelo Ikastolako Lore horia. Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Solokoetxeko Karmelo institutuko Soloko kabareta lanari.

Bilboko 15 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu dabe parte lehiaketearen hamazazpigarren edizino honetan. Euskeraz (21) eta gaztelaniaz (8) egindako 29 antzezlan aurkeztu dira. Eskola Antzerki Jaialdia 1992an sortutako ekimena da, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Diru sariez aparte, parte hartzen daben ikastetxe guztiek 300 euro jasoten ditue, ikasturtean zehar preparau beharreko lanetan laguntzeko.

Lehiaketaren oinarriek barrikuntza garrantzitsuak izan zituen igazko edizinoan. Barrikuntza horreen artean azpimarratzekoa da desagertu egin dirala edadearen araberako kategoriak (ikas-mailen artean alkarregaz egindako lana bultzatzeko) eta zenbait alderdi barri saritu dirala, besteak beste, honako honeek: lan eszenikorik onena, proposamen eszenikorik onena, alderdi teknikoei emondako konponbiderik onena, interpretazinorik onena, partaideen edadera egindako egokitzapen onena edo modalidade eszenikoen berreskuratze lanik onena. Kategoria bakotxeko lan irabazleek diploma bat eta 300 euroko diru saria jasoko dabe. Horrezaz gan, euren sorkuntza lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, oraingo honetan Arriaga Antzokiak eskaintzen dauen eszenatoki bikainean.


Sariak

- Lan eszenikorik onena: Ebamirentxu, Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.

- Proposamen eszeniko onena: Denboran bidaiatzen, Viuda de Epalza L.H.I.

- Antzerki, jantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena: Ring, Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.

- Intrepretazino globaleko eta koraleko lanik onena: La Posadera, Txurdinaga Behekoa B.H.I.

- Parte hartzaileen edadera ondoen moldatutako lana: Lore horia, Karmelo Ikastola L.H.I.

- Epaimahaiak emondako akzesita: Soloko kabareta, Karmelo - Solokoetxe B.H.I.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu