Nazinoarteko hogei bat egilek eta kolektibok III. Autoeditatuak topaketan parte hartuko dabe

Bizkaie! 2012-05-24 15:02   jardunaldiak

AlhóndigaBilbaon Autoeditatuak topaketearen hirugarren edizinoa egingo da datorren zapatuan, maiatzaren 26an. Nazinoarteko hogei bat fanzine, aldizkari eta kopuru mugatuko produkzino egongo dira mikroedizinoari eskainitako topaketa honetan.

AlhóndigaBilbaon Autoeditatuak topaketearen hirugarren edizinoa egingo da datorren zapatuan, maiatzaren 26an. Nazinoarteko hogei bat fanzine, aldizkari eta kopuru mugatuko produkzino egongo dira mikroedizinoari eskainitako topaketa honetan: Bombas para desayunar, Colección Pusilánime, 6 dreams, Trineo, Malacuerva, TBOOKS, ZOOO, Sergio Sánchez (Siarte), Alex Herranz (Rufo Caricaturas), Fuerza Vital, Rumble, Belleza Infinita, EL KARMA, Zócalo, Brainstorm fanzine, Paga extra, Oficina de hechos, Banizu Nizuke eta Inés García Gómezek euren lanak aurkeztuko ditue Kulturen Atarian, eta modu horretan, interesa dabenek nork bere argitalpena egiteko prozesua ezagutzeko aukerea izango dabe sortzaileen eskutik. Horrezaz gan, autoedizinoaren azken joeren barri izango dabe.

Jardunaldia osotzeko, topaketeagaz lotutako hiru tailer egongo dira: Shópa dendan Usoa Fullaondoren My bad, my good liburuaren tailer-aurkezpena egingo da 20:00etan; eta txikienek artisten liburuak egin ahal izango ditue berreskuratutako materialakaz, eta autoedizinoaren mundua ezagutzeko aukerea izango dabe tailer honeekaz: Hortik dagoen zerbait liburu bat da, 12:30etik 13:30era, eta Haurrentzako autoedizinoa, biak Mundanalrüidoren eskutik eta Kulturen Atarian. Tailer guztietara sartzea librea da, edukiera bete arte (20 persona haurren tailerretan eta 30 persona aurkezpen-tailerrean Shópan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu