Literaturia 2012: astegoien betea Larrabetzun

Bizkaie! 2012-05-23 18:45   jardunaldiak

Laugarren aldiz antolatu dabe Literaturia, euskerazko literaturearen plaza. Literaturia Literatura Eskolearen ekimenez sortu zan 2009an, literatura eta oro har kulturgintzako hainbat eragilegaz alkarlanean.

Gaur goizean aurkeztu dabe Bilbon aurtengo Literaturiaren egitaraua. Aurkezpenean izan dira antolakuntzan parte hartu daben hainbat alkarte, sortzaile eta eragile: Literatura Eskolea, Durangoko Azokea, EIZIE, EHAZE, EH3 musika taldea, 111 Akademia, Larrabetzuko kultur eragileak...

Laugarren aldiz antolatu dabe Literaturia, euskerazko literaturearen plaza. Literaturia Literatura Eskolearen ekimenez sortu zan 2009an, literatura eta oro har kulturgintzako hainbat eragilegaz alkarlanean.

Aurten be ugariak dira egitarauan agiri diran ekitaldiak: liburu azokea, haur eta gazteentzako ekitaldiak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, kontzertuak... eta zelan ez, liburu aurkezpenak. Aurten be titulu barriak ezagutu ahal izango dira Literaturiaren testuinguruan, eta horra nobedade garrantzitsu bat: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egingo dira titulu barrien aurkezpenak, maiatzaren 28, 29 eta 31an.

Azken aste eta hilebeteetan dagoeneko aurkeztuak izan diran tituluak be ezagutu ahal izango dira Larrabetzun, bagilaren 2 eta 3an. Zapatuan nobelea, saiakerea eta antzerkia izango dira protagonista, domekan, barriz, poesia, narrazinoak eta itzulpenak.

Durangoko Azokeagaz egingo dan alkarlana da beste barrikuntza garrantzitsu bat: maiatzaren 31an, Askara gogoeta zikloaren lehen pausua emongo da Literaturiaren testuinguruan, euskal kulturearen egoeraz gogoeta egiteko asmoz.

Azkenik, nabarmentzekoa da aurten Lauaxetak protagonismo berezia dauela Literaturian. Hasteko eta behin, Unai Iturriagak egindako kartelean agertzen dan erropa da berea, hil eben momentuan jantzita eroiana eta Literaturiako antolatzaileen eskuetara heldu dana. Lauaxetaren lana eta bizitza ekarriko dabe gogora, hain zuzen be, barikuan egingo dan errezitaldi musikatu berezian.

Literaturiaren egitaraua osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu