Michael Haneke austriarraren 'Amour', Canneseko Urrezko Palmondoaren irabazle

Bizkaie! 2012-05-28 11:24   Barriak

Amour Michael Hanekeren filmak irabazi dau 65. Canneseko Urrezko Palmondoa. Musika irakasle jubilau biren istorioa kontetan dau pelikuleak. Emmanuelle Riva eta Jean-Louis Trintignant aktoreak dira protagonista nagusiak.

Urrezko Palmondoaren irabazle Amour pelikuleak musika irakasle jubilau biren istorioa kontetan dau; alkar maite-maite dabe, kultureagaz gozetan dabe eta bizipoz itzela dauke. Halango baten, andrea elbarri geratuko da, osasun arazo larri baten ondorioz. Gizonak egoera barriari aurre egiten deutso maitasunez, baina azkenean urtenbide bakarra heriotzea dala ikusten dau.

Emmanuelle Riva eta Jean-Louis Trintignant aktore frantsez ezagunak dira Hanekeren pelikulako bikote protagonistea.

Orain urte batzuk, 2009an, zuzendari austriarrak Urrezko Palmondoa jaso eban The white ribbon pelikuleari esker. Oraingoan, Audrey Tautou eta Adrian Brody aktoreek emon deutse saria. Ramon Agirre aktore donostiarrak be parte hartu dau Amour lanean.

Hemen, 65. Canneseko Zinemaldiko ganerako sariak:

- Epaimahaiaren Sari Nagusia: Reality, Matteo Garrone.

- Emakumezko aktore onena: Cristina Flutur eta Cosmina Stratan, Dupa Dealuri.

- Gizonezko aktore onena: Mads Mikkelsen Jagten, La Chasse.

- Zuzendari onena: Carlos Reygadas, Post tenebras lux.

- Gidoi onena: Dupa Dealuri, Cristian Mungiu.

- Epaimahaiaren aitamen berezia: The angels' share, Ken Loach.

- Opera prima onena: Beast of the southern wild, Benh Zeitlin.

- Film labur onena: Sessiz-be deng, L. Rezan Yesilbas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu