Patti Smithek Bilbon joko dau zemendian, Guggenheimeko 'Women´s Nights' zikloan

Bizkaie! 2012-05-23 15:34   Musikea

Women’s Nights zikloak Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas musikariak ekarriko ditu Gugenheim museora garagarrilean eta zemendian. Lehenengo kontzertua Wanda Jacksonek emongo dau, garagarrilaren 3an.

Women’s Nights zikloak Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas musikariak ekarriko ditu Gugenheim museora garagarrilean eta zemendian. Lehenengo kontzertua Wanda Jacksonek emongo dau, garagarrilaren 3an.

Rockabillyaren erregina deitzen deutse Wanda Jacksoni. Elvis Presleyren babesari eta bere ahots estilo bereziari esker lortu eban hasierako zailatsunei aurre egitea. 2011n, The Party Ain’t Over diskoa argitaratu eban, eta publikoak zein kritikariek ederto hartu dabe.

Egitarauko bigarren zuzenekoa Nnekak eskainiko dau, garagarrilaren 5ean. Abeslari nigeriarra azkenaldiko afro-soul sortzaile onenetakoen artean dago adituen ustez. No Longer at Ease bere azken albuma kaleratu ebanetik, 150 kontzertu baino gehiago emon ditu mundu osoan zehar, eta 500.000 lagun batu dira bera entzuteko.

Garagarrilaren 20an, Cocorosie taldeak, Sierra eta Bianca Casady ahiztek, euren neo-art folk estilo berezia aurkeztuko dabe Guggenheimeko Atrioan. Hip-hopa, musika elektronikoa eta klasikoa, horrek dira bikotearen osogai nagusiak. Grey Oceans (2010) Europan aurkezten dabilz orain.

Julieta Venegasek garagarrilaren 21ean joko dau Bilbon, 2012an Europan zehar egingo dauen birearen barruan. Kantari mexikarrak disko arrakastatsuak keleratu ditu, (2003), Limón y Sal (2006), MTV Unplugged (2008) eta Otra cosa (2010).

Women’s Nights zikloko azkenengo kontzertua Patti Smithek emongo dau, zemendiaren 13an. Smithek Banga disko barria aurkeztuko dau Bilbon, hamabi abesti barri dituan lana. Punk, rock, noise eta grunge munduan eredu da musikari amerikarra. Lan barriko kanten artean, April Fool lehenengo singlea, This is the Girl"Amy Winehouseri egindako omenaldia eta Nine bere lagun Johnny Deppi eskainitako urtebetetzeko kantea dagoz.

Garagarrileko kontzertuetako sarrerak 25 euroan salduko dira, Smithena, barriz, 35ean. Emonaldi guztiak Guggenheimeko Atrioan egingo ditue, 22:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu