8.313 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera Unibersidadera sartzeko probak UPV/EHUn

Bizkaie! 2012-06-04 18:45

Eguaztenean, bagilak 6, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.313 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 1,3 gitxiagok. Araban matrikula datuetan ez da aldaketarik izan, Bizkaian % 3,9 gitxitu da eta Gipuzkoan % 2,0 handitu.

Eguaztenean, bagilak 6, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.313 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 1,3 gitxiagok. Araban matrikula datuetan ez da aldaketarik izan, Bizkaian % 3,9 gitxitu da eta Gipuzkoan % 2,0 handitu.

8.313 ikasle horreei Goi Mailako Heziketa Ziklo bat (Lanbide Heziketa) egin daben eta fase espezifikora bakarrik aurkeztuko diran beste 698 gehitu behar jakez, 2011n baino % 23 gehiago, eta baita azterketa hau aurreko urteetan egin eta notea hobetzeko aurkezten diran beste 300 bat be. Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, barikura arte, bagilak 8.

Fase bi izango dira: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituen ala ez neurtzea dau helburu. Honako bost azterketez osotuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntzea eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko ikasgai baten azterketea, ikasleak nahi dauena. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau, eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.

Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortu ezkero probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.

Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta errazonamenturako gaitasuna arlo jakin batzuetan, hau da, unibersidadean egin nahi dituan ikasketakaz zerikusia daben arloetan. Fase honek aukerea emoten deutso ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakotxak Batxilergoko bigarren mailako modalidadeko edozein gai aukeratu leike, fase orokorrerako aukeratu dauena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditue fase espezifiko honetan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango ditue. Gai bakotxari 0 puntutik 10 puntura bitartean emongo jako, gitxienez 5 bat lortzen bada hartzen da kontuan, eta azkeneko notea atarako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibersidadeak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduagaz dauen harremanaren arabera.

Unibersidadera sartzeko probak bagilaren 6an, eguaztena, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean amaitu. Bigarren egunean, eguena 7, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, barikua 8, goizeko 9:00etatik 15:00etara.

Hona hemen, 2012ko selektibidade azterketetara aurkeztuko diranen kopuruak, hizkuntzearen aldagaia kontuan hartuta:

Batxilergoko ikasleak

Gaztelania Euskerea Danetara
ARABA 532 602 1.134
BIZKAIA 1.863 2.189 4.052
GIPUZKOA 750 2.377 3.127
Danetara 3.145 5.168 8.313

Lanbide Heziketako ikasleak

Gaztelania Euskerea Danetara
ARABA 83 31 114
BIZKAIA 221 121 342
GIPUZKOA 82 160 242
Danetara 386 312 698

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu