Zinemea salbu Lekeition

Bizkaie! 2012-06-05 18:55   Barriak

Lekeitioko Udalak akordioa lortu dau Fides Norte S.Coop eta Lekeitioko Parrokiagaz, Ikusgarri zinema ez zarratzeko.

Lekeitioko Udalak akordioa lortu dau Fides Norte S.Coop eta Lekeitioko Parrokiagaz, Ikusgarri zinema ez zarratzeko.

Lekeitioko Parrokia Ikusgarri Zinemaren jaube da eta honen gestinoa Fides Norte S. Coop-ek daroa. Enpresa honek gestinoari aurre egiteko ezintasuna adierazo dau, azken hileetan defizitarioa dala esanez, eta holan jarraitu ezkero, zineko gestinoa bertan behera itxiko dauela adierazo barri dau.

Lekeitioko Udalak bere lan ildo garrantzitsu moduan, kultur egitasmoak sustatzea dauka. Herritarrek Zinema-aretoa galtzeak suposatuko leukenaz jaubetuta, Fides Norte S. Coop-en defizitari aurre egiteko diru-laguntzinoa onartu dau udalak. Gehienez, 15.000 euroko diru-laguntzinoa jasoko dau enpreseak urtean, aurtengoan 7500 € (urte erdia dalako). Parrokiak bere aldetik lokalaren errentea bajatu egin dau. Helburuetako bat zinema-aretoa ez zarratzeko, defizitari aurre egitea izango da eta, beraz, beharrezkoa izango ez balitx ez litxakio diru-laguntzinorik emongo.

Era berean, Lekeitioko Udala jakitun da, herriak dauen kultur areto handi baten faltaz. Hori dala eta, trukean, Udalak Zinema-aretoa erabilteko baimena lortu dau, beti be zine komertzialeko ordutegitik kanpora. Holan, Lekeitioko Udalak berretsi egin dau kultureagaz dauen konpromisoa eta herriko kultur eragileen eskura jarten dau aretoaren erabilerea. Gaurtik aurrera, guztiok erabili geinken kultur espazio bat gehiago dago herrian. Bide batez, herritarrak animetan doguz zinema-aretoa erabili deien, bai zine komertziala ikusteko eta baita kultur ekintza desbardinetan parte hartzeko, danon artean, zineak bizitza luzea izan daian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu