Spot the translator I. Nazinoarteko Lehiaketea bideo-sortzaileentzat
2012-06-04 15:07 kulturbizCEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen alkarteen topaguneak dei egiten deutse bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor deiezan literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan daben garrantziaren, zereginaren eta erronken barri zabaltzeko be.
Literatur itzultzaileak ez dira existidu be egiten. Sarritan pentsau leiteke hori prentsari, liburuen kritikei, azalei... begiratuta. Badirudi liburuak bat-batean, modu magikoan agertzen dirala orotariko hizkuntzetan. Shakespearek ingelesez idatzi zituan sonetoak mundu osoan irakur daitekez, hizkuntza askotan: errusieraz, alemanez, suedieraz, katalanez… Beraz, argi dago: literatur itzultzaileak existiduten dira. Lagundu ikusgai bihur daitezen.
Kontuak kontu, CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen alkarteen topaguneak dei egiten deutse bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor deiezan literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan daben garrantziaren, zereginaren eta erronken barri zabaltzeko be. Gehienez hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko dau irabazleak. 2012ko irailaren 30ean –Itzultzaileen Nazinoarteko Egunean– jakinarazoko da nork irabazi dauen lehiaketea.
Lehiaketako arauak:
- Gehienez hiru minutuko bideoak onartuko dira.
- Kalidade txikiko film-bersinoa bialdu beharko da CEATLen Facebook orrira (www.facebook.com/ceatlfans), 2012ko abuztuaren 27a eta irailaren 2a bitartean. Hautatutako bideo onenen egileei, ondoren, kalidade handiko bideoa eskatuko deutsee CEATL alkarteko kideek.
- CEATLek bere kide diran alkarteei bakarrik helarazoko deutseez bideook. CEATLek ez ditu erabiliko bideook etekin ekonomikoak lortzeko.
- CEATLek izentautako epaimahaiak hamar bideo onenak hautatuko ditu, eta alkartearen Facebook orrian jarriko ditu (2012ko irailaren 16rako). Horreen artean hautatuko da irabazlea.
- CEATLek literaturen itzulpena sustatzeko erabiliko ditu bideook, beti be sortzaileen baimenagaz.
- Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko dau. Nor dan irabazlea Facebook orrian jakinarazoko da, irailaren 30ean, Itzultzailearen Nazinoarteko Egunean.
- Bideo iraingarriak lehiaketatik kanpo geratuko dira, eta ezabatu egingo dira Facebook orritik.
- Epaimahaiak eskubidea dauka saririk ez emoteko, bai eta saria bi leihakideren artean banatzeko be bardinketarik balego.
- Epaimahaiak ez dau ezelako mezu-trukerik izango parte-hartzaileakaz (ez eta bestelako hartu-emonik be) hautuaren barri emoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!