'Destino nuevos aires', Briganthya taldearen 3. diskoa plazan

Bizkaie! 2012-06-05 18:39   Musikea

Folk ezaugarriaz gan, iturri musikal desbardinetatik hartzen dabe oinarria, beti be Briganthya taldea bereizten dauen esentzia hori galdu barik, freskotasuna, magia eta harridurea. Era berean, deigarria da taula gainean erabilten dituen musika tresnak, Maialen Errotabehereren ahots magistrala erantsiz.

Briganthya folk talde euskaldunak Destino Nuevos Aires izeneko disko barria plazaratu dau, bere ibilbidearen hirugarren lan diskografikoa.

Hamabi bat urte daroez eszenatokietan eta honezkero musika maila eta heldutasun handiko taldea da. Diskora Briganthya taldeak berak konposatutako 12 kantu batu ditu. Estiloari jagokonez, folk ezaugarri horrezaz gan, iturri musikal desbardinetatik hartzen dabe oinarria, beti be Briganthya taldea bereizten dauen esentzia hori galdu barik, freskotasuna, magia eta harridurea ikusle eta entzulearentzat. Era berean, deigarria da taula gainean erabilten dituen musika tresnak, Maialen Errotabehereren ahots magistrala erantsiz. Ganerako taldekideak dira: David Fernandez (Akordeoia), Daniel Conde (Gaita, Whistles), Matthieu Haramboure (Baxua), Iban Larreboure (Bateria, perkusinoak), Xabi Albistur (Gitarrea) eta Harry Price (Biolina).

Disko hau egiteko Briganthyak hainbat artisten kolaborazinoa izan dau, besteak beste, Antón Davila (Celtas Cortos), Diego Galaz (La Musgaña) eta David Feito (Sueño de Morfeo-ko gitarristea eta bokalistea).

Briganthya talde gaztea izan arren, ibilbide luzekoa da eta gure mugen barruan ez eze, Frantzian, Errumanian eta Nikaraguan be ibili izan dira.


Briganthya zuzenean

- Bagilaren 22an, Donibane Lohitzunen.
- Abuztuaren 10ean, Ponte da Barcan.
- Abuztuaren 18an, Azkainen.
- Abuztuaren 19an, Pauben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu