Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren bigarren fasea abiatuko dau eguaztenean

Bizkaie! 2012-06-04 17:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren faseari ekingo deutso hilaren 6an. Hurrengo bost urteetarako plangintza barria herritarrekaz batera landu nahi dabe.

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren faseari ekingo deutso hilaren 6an. Hurrengo bost urteetarako plangintza barria herritarrekaz batera landu nahi dabe.

Lehenego fasean egin eben lez, orain be arloka banatutako lau lan-mahai egingo ditue. Holan, zinegotziek, teknikariek eta herritarrek hurrengo urteetan Bermeon euskerearen erabilerea sustatzeko lehentasunak zehaztuko ditue.

EBPNren lehenengo sasoian, euskerearen diagnostikoa egin zan, ondoko lantaldeetan: familia, transmisinoa, euskalduntzea eta etorkinak; gazteak; aisia, kirola, kulturgintzea eta teknologia barriak; eta lan-mundua eta komunikabideak landu zituen. Taldeotan euskerearen erabilerea gaur egun Bermeon zelan dagoan aztertu eben. Ostean, egindako lau diagnostikoak Euskerearen Aholku Batzordeak aztertu zituan, ikuspegi orokor bat aurkezteko asmoz.

Behin euskararen egoera zein dan jakinda, bigarren fase honetan bere etorkizunaren nondik norakoak zehaztu nahi doguz, hau da, Bermeon datozen bost urteetan euskerea erabilteko eta entzuteko zer egin behar dan jakin nahi dogu, adierazo dau Bermeoko Udaleko Euskera Sailak.

Aurreko fasean moduan, lau lan-mahai antolatu ditue. Familia, transmisioa, euskalduntzea eta etorkinen inguruko taldea eguaztenean batuko da, eta gazteena, barikuan. Aisia, kirola, kulturgintzea eta teknologia barriak aztertzen dituan taldea, ostera, bagilaren 12an alkartuko da, eta lan arlokoa eta komunikabideena, 13an.

Batzar guztiak kultur etxean egingo ditua, 19:00etatik 21:00etara. Lan-mahaietan egindako ekarpenak Euskerearen Aholku Batzordeak aztertuko ditu oraingoan be. Bermeoko Udalak herritar guztiak konbidau ditu parte-hartzeko: Garrantzitsua da guztion parte-hartzea Euskera Bizibarritzeko Plan Estrategikoaren ildo nagusiak zeintzuk izan behar diran ezagutzeko.

Ganera, gogoeta honegaz, beste bide batzuk landu nahi dtue Bermeon, herrian euskerearen aldeko sensibilizazino-lana egiteko, euskerearen aldeko jarrerak, jokabideak eta konpromisoak aktibetako, edo euskerearen garapenaren aldeko lanean dabilzan udalerriko alkarte eta erakundeen arteko koordinazinoa eta lankidetzea handitzeko; azken batean, hizkuntza-komunidadea egituratu eta sendotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu