Mendebalde Kultura Alkarteak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen Urrezko Luma
2012-06-04 18:50 sariak-autortzakBilboko Arenalean, Bilboko Liburu Azoka gunean egindako ekitaldian, Mendebalde Kultura Alkarteko buru Kaxildo Alkortak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen sari nagusia, Urrezko Luma, hain zuzen be. Hogeigarren urteurrenera bidean dan alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.
Bilboko Arenalean, Bilboko Liburu Azoka gunean egindako ekitaldian, Mendebalde Kultura Alkarteko buru Kaxildo Alkortak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen sari nagusia, Urrezko Luma, hain zuzen be. Hogeigarren urteurrenera bidean dan alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.
Alfonso Irigoienen zuzendaritzapean sortu zan 1993ko udagoienean, lau urteko lanaren ostean. Mendebalde Kultura Alkartearen helburuak ondokoak dira: Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, holan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!