Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak

Bizkaie! 2012-06-04 13:06   Bertsolaritzea

Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak XXIX. Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Eta eurekaz batera Euskal Herriko txapelketako finalera joango dira maila bakotxean bigarren egin ebenak be, Txaber Altube eta Malen Amenabar.

Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak XXIX. Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Eta eurekaz batera Euskal Herriko txapelketako finalera joango dira maila bakotxean bigarren egin ebenak be, Txaber Altube eta Malen Amenabar.

Joandako barikuan, bertso kalidade politeko saioak entzun genduzan Bilboko Carmen aretoan. Bertsolari gazteek, gaiei bizkor erantzunez eta ideia umoretsuak nahiz sakonak neurtuz, emonaldi dotorea biribildu eben ordu bi eta erdiko ekitaldian. Saridun nagusiez ganera, txikietan, Itxaro Juaristi, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Garoa Angiozar izan ziran agertokian; eta handietan, Txaber Ormazabal, Iker Garitagoitia, Jon Larrabide, Ander Gerrikaetxebarria, Asier Galartza eta Koldo Gezuraga.

Ezin hobeto hasi dau txapelketa-bidea txikietako txapeldunak, Iker Larizgoitia mungiarrak, aurten txapelketara lehenengoz etorrita lehenengo saria eroan ostean. Nerea Ibarzabal markinarra, barriz, oso ezaguna da Eskolartekoan, hainbat urtez parte hartu eta irabazi dauelako. Aurtengoa izan da bere azken parte-hartzea Eskolartekoan.

Maite Berriozabal izan zan jai-jartzaile eta saioaren aurkezle, eta bertsoak neurtzen Gorka Intxaurbe, Arkaitz Estiballes eta Jurgi Fuentes izan ziran epai-mahaian.

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketea Agurainen izango da bagilaren 16an. Probintzia bakotxak bertsolari bi izango ditu handietan eta beste bi txikietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu