Jennifer Cardini, bagileko Art After Dark saioan
2012-06-04 15:51 MusikeaBagileko Art After Dark emonaldiko protagonistea Jennifer Cardini tekno musikari paristarra izango da. Cardini baino lehen, Arne Ô eta Digital 21 izango dira taula ganean, bagilaren 8an, Guggenheim museoan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Bagileko Art After Dark emonaldiko protagonistea Jennifer Cardini tekno musikari paristarra izango da. Cardini baino lehen, Arne Ô eta Digital 21 izango dira taula ganean, bagilaren 8an, Guggenheim museoan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Jennifer Cardinik 00:00etan hasiko dau zuzenekoa. Europako tekno esperimental onena ekarriko dau Guggenheimeko Atriora. Pariseko klub aitzindari bitan, Le Pulp eta Rex Cluben, hamar urtetik gora egon zan musikea ipinten. Gaur egun, Kompakt alemaniar disko-etxearen izarretako bat da.
Arne Ô-k, Fever klubeko DJ-ak, hasiko dau Art After Dark egitaraua, 22:00etan. Groove estiloko saioa eskainiko dau, eta erritmo hipnotiko, minimal, nu-disco eta funkaz osotuko dau kontzertua. Frantziako Alpeetan egotaldia egin ostean, material barria dakar Bilbora.
23:00etan, Digital 21 edo Miguel López Morak musika elektronikoa benetako tresnekaz zelan egiten dan erakutsiko deusku. Musikaria izateaz aparte, musikagilea, produktorea, moldatzailea, bideoklipen zuzendaria, diseinatzailea eta lan bisualen errealizadorea be bada.
Musika emonaldiekaz batera, ondoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe barikuan Art After Dark saioara doazenek: David Hockney: ikuspegi zabalago bat; Ispilua alderantziz: la Caixa Fundazinoaren eta MACBAren bildumen artea; eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II. Aretoak goizaldeko ordu batak arte egongo dira zabalik.
Betiko lez, Arte After Dark saioko sarrereagaz Bilboko Fever klubera saru ahal izango da, doban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!