Ekonomia berdea aztergai, bagileko 'Elhuyar' aldizkarian

Bizkaie! 2012-06-05 12:03

Ekonomia berdearen asmoak eta kritikak aztertu ditu Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkariak bagileko zenbakian, 287.ean hain zuzen be. Ekonomia berdea Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Ingurumenaren Nazinoarteko Egunerako proponidutako gaia da, eta bagilaren 20tik 22ra erakunde horrek Rion (Brasil) egingo dauan gailurraren auzi nagusietako bat be bada.

NBEren esanean, etorkizunerako paradigma ekonomiko barria da. Baina, ekonomialari eta aditu asko oso kritiko agiri dira, batez be, ez jakelako nahikoa begitantzen. Euren eritxiz, aldaketak sakonekoa izan behar dau, eta, horretarako, beste ekonomia berde bat aldarrikatzen dabe. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren bagileko zenbakiak gai nagusia ekonomia berdeari eskainiko deutso. Artikulu batean NBEren asmoa jaso da, eta beste batean, hainbat adituren kritikak, besteak beste, Unai Pascual ingurumen-ekonomialari, Gorka Bueno injinerueta energian aditua eta Amaia Perez Orozco ekonomialari feministarenak.

Beste gai batzuk be jorratu ditu agerkariak, tartean, Alan Turingi buruzko artikulu-sorta berezia. Alan Turing matematikaria konputazinoaren teoriaren sortzailea izan zan, eta mezuen deskodetzaile nagusietako bat be izan zan Bigarren Mundu Gerran. Homosexuala zan, eta haren garaikideek zigortu egin eben horregaitik. Bagilean bere jaiotzearen mendeurrena ospatuko da, eta haren bizitza eta ekarpenak jaso dira artikuluotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu