I. Gunea Eguna Azpeitian euskera alkarteen topagune izateko helburuagaz

Bizkaie! 2012-05-15 11:38   Euskerea berbagai

Euskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian.

Euskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian. Jai giroan egingo dan Gunea Egunean alkarteetako eragileek ideia eta egitasmoak trukatzeko aukerea izango dabe. Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen barrien inguruan gogoeta egin eta hedabideen artean eredu barri eta interesgarriak trukatzea da asmoa.

Batetik, euskaldunon alkarteetako eragileek alkarren artean ideia eta egitasmo eredugarriak trukatzeko gune izan nahi leuke Azkoitiko hitzorduak. Bestetik, auzolana eta alkarregazko hartu-emonak protagonista izango dituan jai eguna ospatzea Topaguneak jakinarazo dauenez. Ekarpen txiki askogaz osotutako egun handia ospatu nahi dogu maiatzaren 19an Azkoitian, azpimarratu dau Euskera Alkarteen Federazinoak.


I. Gunea Egunaren egitaraua

10:30.- Harrera ekitaldia (Oteiza frontoietan).
11:00.- 25 ideia on eta gehiago / (in)formazio pilulak / Umegunea (Oteiza pilotalekuetan).
13:00.- Alkarteen azoka txikia (plazan).
13:00.- Kantu Jira (plazatik).
13:00.- Sukaldegunea (Kontzejupean).
14:30.- Herri bazkaria (plazan).
16:30.- Ekitaldia (plazan).
17:00.- Erromeria (plazan).
19:00.- Txaranga (herrian zehar).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu