Homofobiaren kontrako kanpainea abiarazo dau BFAk

Bizkaie! 2012-05-15 14:08

Homofobiarik ez lemapeko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da eta, esangura horretan, Bilboko Athletic taldearen lankidetzeari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dabe parte indarkeria, aitamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezala eskatzeko.

Maiatzaren 17an Homobofia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Mundu Eguna danez, Bizkaiko Foru Aldundiak errebindikazino eta informazinoo kanpainea jarri dau abian, sexu bazterkeria guztien kontra burrukatzeko eta herritarrak sentsibilizetakoo.

Homofobiarik ez lemapeko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da eta, esangura horretan, Bilboko Athletic taldearen lankidetzeari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dabe parte indarkeria, aitamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezala eskatzeko.

Bizkaiko Foru Aldunditik barriro azpimarratu nahi izan da sexu orientazinoagaitiko eta genero nortasunagaitiko bazterkeriaren kontrako burrukeagaz dauen konpromisoa eta Udalak eta Mankomunidadeak konbidau ditu kanpaina honegaz eta erakunde-adierazpenagaz bat egin deien.


Kirolean oinarritutako kanpainea

Gizarte Ekintza Sailak ondoko gai hau agirian jartea erabagi dau: sexu orientazinoaren gaia tabua da kirolean, beharbada kasu horreek sufriduten dituen personak estigmatizau eta biktima bikotx bihurtzeko bildurra dagoalako, indarkeriaren eta gizarte bazterkeriaren biktima, hain zuzen be.

Kirolariak mindu nahi diranean, dana-dalako sexu orientazinoa izan arren, oso ohikoa da irain homofoboak erabiltea. Gizarteko beste edozein alorretan be gauza bera gertatzen da eta intolerantziaren adibide garbia da. Are gehiago, aniztasun sexualari zor jakon errespetuaren eta orientazino sexual guztien normalizazinoaren kontra doa.


Maiatzaren 17aren aurrekariak

Maiatzaren 17a izaten da homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako eguna, izan be, 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualidadea gaixotasunen zerrendatik kendu eban.

Egun horrek helburu bat baino gehiago ditu: batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazinoa lortu nahi da eta, bestetik, Nazino Batuen Erakundeak egun hori ofizial egitea. Eskari hau LGTB alkarteek ez eze, erakunde publiko ugarik be defendiduten dabe.

NBEk pausu garrantzitsua emon dau Batzorde Orokorrean zigor kodeetan praktika homosexualak ez zigortzeko proposamena eztabaidatuta, baina botazinoaren emoitzea ez zan nahikoa izan, % 35 izan baitziran horren aldekoak. Azpimarragarria da, ostera, planteamendua onartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu