M15M Bizkaiak lehen urteurrena ospatuko dau gaur

Bizkaie! 2012-05-15 14:58

Ospakizun-eguna da gaurkoa eta, horregatik, helburu nagusia ahalik eta gazte, adineko, unibersidadeko ikasle, langile, lanbako gehien batzea da, jente normala, egungo sistema politikoan aldaketak eskatzeko eta gizarteko % 1ek bakarrik sortu daben egoera honen sortzaileei erantzukizuna eskatzeko arrazoi bat baino gehiago dauena.

Gatxustea edo errezeloa erakutsi eta jente asko kritiko agertu dira hasieratik, M15M sentimendu kolektiboa, bat-batekoa eta ia antolatu bakoa dan taldeari jagokonez. Beste batzuek sinistu dabe suminduen atzean konspirazino-indar ilunak edo mobimentu politiko anarkistak edo antikapitalistak dagozala. Edozelan be, salaketa horreek frogatu ezinik, M15M indartsu, bizirik dagoala eta lanean jarraitzeko gogoz.

Kontuak kontu, maiatzaren 12ko manifestazinoaren ondoren, argi geratu da herritarrek gero eta jarrera kritikoagoa azaltzen dabela egungo sistema ekonomiko eta politikoaren aurrean, herrialdea interbentzinoaren mugara hurreratzen doan egoerearen aurrean, hain zuzen be.

Langabezia, osasungintzako nahiz hezkuntzako murrizketak, finantza-entidadeentzako etenbako laguntzak, hipotekautako familiei laguntzeko formulak bilatzeari uko egitea, milaka familiaren aurrezkiak kateauta egotea... Pisu handiko argumentuak dagoz personek sistema-aldaketea aldarrikatzeko, gero eta indar gehiagogaz, gainera.

Halan da be, ospakizun-eguna da gaurkoa eta, horregatik, helburu nagusia ahalik eta gazte, adineko, unibersidadeko ikasle, langile, lanbako gehien batzea da, jente normala, egungo sistema politikoan aldaketak eskatzeko eta gizarteko % 1ek bakarrik sortu daben egoera honen sortzaileei erantzukizuna eskatzeko arrazoi bat baino gehiago dauena.


Bilboko Arriaga plazan izango dira gaur, hilak 15, ondoko ekitaldiak:

- Informazio-mahaia: 11:30etatik, etenik gabe, gaueko 21:00etara
- Txalaparta: 18:00etan.
- Asanblada Orokorra: 19:00etan.
- Kontzertua: Ras Reguilon + Jhonny Capella + Rootman + Betto Snay.
- Literatura-gaualdia: 21:00etatik aurrera.
- Kandelak piztea: 22:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu