Jantzea eta diziplinartekotasuna nagusi, Leioako XVIII. Umore Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-09 15:45   Kulturea

Jantzea eta diziplinartekotasuna dira aurtengo Leioako Umore Azokearen osogai nagusiak, Bilboko Rekalde Aretoan egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Maiatzaren 17an hasi, eta lau egunez, ez da aspertzeko astirik izango Leioako kale, plaza eta parkeetan, izan be 120 emonaldi eskainiko ditue Euskal Herriko zein kanpoko 45 konpainiak.

Jantzea eta diziplinartekotasuna dira aurtengo Leioako Umore Azokearen osogai nagusiak, Bilboko Rekalde Aretoan egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Maiatzaren 17an hasi, eta lau egunez, ez da aspertzeko astirik izango Leioako kale, plaza eta parkeetan, izan be 120 emonaldi eskainiko ditue Euskal Herriko zein kanpoko 45 konpainiak.

Prentsaurrekoan, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria, Pello Gutierrez Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko aholkularia eta Ana López Umore Azokako zuzendaria izan dira.

Hiru helburu nagusi ditu Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak, Eneko Arruebarrenak aurkezpenean azaldu dauenez: bata, kaleko arte eszenikoen industria sendotu, eta taldeentzako erakusleiho izan; bestea, kalidadezko lanen sormena bultzatu; eta hirugarrena, jenteari barre eginarazo eta onso pasauarazo. Izan be, Leioa ez da lanak erakusteko gunea beste barik, alde komerziala dauka, hainbat programatzaile eta profesional hurreratzen dira-eta, eta asmo didaktikoa be badauka.

Azokan parte hartzeko 400 eskabide izan ditue aurten, horreetatik 45 konpainia aukeratu dira, eta 47 lan eskainiko ditue. Igaz azoka egunetan 40.000 lagun batu zirala gogoratu dau Arruebarrenak, eta aurton be halan izatea espero dabe.

Danetara, Euskal Herriko 14 konpainia izango dira Leioan, eta danek estreinauko ditue lanak bertan. Ana Lopez Umore Azokako zuzendariak oso pozik dagozala adierazo dau, euskal taldeek Leioa aukeratzen dabelako behar barriak aurkezteko. Ganerako taldeak kanpotik datoz, Kataluniatik, Frantziatik, Alemaniatik, Argentinatik, Italiatik, Belgitatik... Leioan eszenaratuko diran 47 lanetatik 22 estreinaldiak dirala nabarmendu dau Lopezek.

Kale antzerkiko diziplina guztiak batu gura izan doguz, azaldu dau zuzendariak, zirkua, jantzea, performanceak, ikuskizun ibiltariak... danetarik eukiko dogu, ganeratu dau. Halanda be, jantzeak presentzia handia izango dauala azpimarratu dau, besteak beste, Organik-en Carneros, La Calabazaren La postal eta Sacuderen Tugiro lanen bitartez.

Ganera, Bizkaiko hiru konpaniaren lanen produkzinoan hartu dau parte XIII. Umore Azokeak, Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioskaren Motel Matrioska-n. Beharrok Leioan bertan estreinauko dira, hirurak hilaren 17an.

Antzerki taldeentzako erakusleiho garrantzitsua bihurtu da Leioako Umore Azokea, programatzaile, banatzaile eta profesionalak be hurreratzen dira eta. Igaz 150 profesional batu ziran, aurten antzeko kopurua izango da. Horrezaz gan, nazinoarteko sei programatzaile hurreratuko dira, Europatik etorritakoak gehienak, baina urrunagotik bere bai, aurten Hego Koreako programatzaile bat be egongo da eta.

Azokeaz aparte, edizino honetan be Kale Arteen XIV Topaketa profesionalak egingo ditue Artekale alkarteak antolatuta. Maiatzaren 19an izango da batzarra, goizez. Nazinoarteko hartu-emonak bultzatzeko ekinean dabilz profesionalak, horregaitik hainbat jaialditako zuzendariak konbidau ditue, tartean, Karolina Pacewicz Poloniako FETA jaialdiko zuzendari-albokoa, Angus MacKechnie Ingalaterrako Plataforms and Watch This Space-ren burua eta Gabrielle Koch Alemaniako Bremengo La Strada jaialdiko zuzendaria.

Azokako bigarren egunean, maiatzaren 18an, Umore Azoka Sariak banatuko ditue Mendibile Jauregian. Sari bi izango dira, bata Euskal Herriko kale ikuskizun onenari, eta bestea, ganerako herrialdetako lanik onenari. Igaz, Kukai jantza taldearen Karrikan eta Coliflor Circoren Salir lanak izan ziran irabazleak.

Jarduera gehiago be izango da Leioko Umore Azokearen inguruan, berbarako, Asier Bastidaren Clowntrait erakusketea eta VI. Argazki Rallya.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu