Euskerearen Jatorriaren VII. Biltzarrak etnografia izango dau aztergai
2012-05-08 12:22 Euskerea berbagaiEuskerearen Jatorriaren VII. Biltzarra Diman egingo da, maiatzaren 12an, Etnografiatik euskerearen jatorrirantz izenburupean. Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek euskerearen jatorriaren ganean egindako azterketak eta proponidutako etimologia batzuk jorratuko ditue.
Euskerearen Jatorriaren VII. Biltzarra Diman egingo da, maiatzaren 12an, Etnografiatik euskerearen jatorrirantz izenburupean. Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek euskerearen jatorriaren ganean egindako azterketak eta proponidutako etimologia batzuk jorratuko ditue. Eleizalde aretoan egingo da batzarra.
Urtez urte jatorriaren gaia lantzen eta osotzen gabilz, aurten etnografia arloan egingo dogu geldiunea hizkuntzalaritzeari egin ahal jakon ekarpenaz gogoetea egiteko, azaldu dabe antolatzaileek. Felix Zubiagak egingo dau lehenengo berbaldia, 10:00etan. Euskal etnografia eta euskerea izenburupean, etnografiaren sustraien barruko arketipoek hizkuntzearen sorreran izan eben garrantziaz berba egingo dau.
Barandiaran eta Caro Barojaren ekarpenak berbagai izan ostean, 12:30ean, Javier Goitia geografo eta injineruak Euskerearen lur eta papeletako oiñatz galduak hitzaldia eskainiko dau, eta euskerazko eta gaztelaniazko hainbat etimologia aurkeztuko ditu.
Bazkalostean, 16:30ean, Dimako Jentilzubi eta Baltzolako kobetara bisitaldia egingo dabe. Ondoren, Euskararen jatorria: enigma europar bat dokumentala ikusteko aukerea izango da, 18:00etan. Euskerearen jatorriari buruzko aurreretxiak izango ditue berbagai ostean, dokumentala oinarri, eta hainbat galdera erantzuten ahaleginduko dira: besteak besteak, orografiari esker salbau ete zan euskerea? Latina eta beste hizkuntzak beste aldatu da? Ez ete dauka ahaiderik euskereak?.
Luis Silgo arkeologo eta epigrafisteak Arabako Iruñako ostrakek euskerearen egonkortasunari buruz emon ahal deuskuen informazinoa azalduko dau. Amaitzeko, 20:00etan, omenaldia egingo deutsie hildako Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegi hizkuntzalariei, euskerearen jatorriari eta Iruñako grafitoei egindako ekarpenakaitik.
Izena emoteko, euskararenjatorria@gmail.com egin behar da eskabidea. Informazino gehiago behar izan ezkero: www.euskararenjatorria.net
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!