Les Lyonnais
2012-05-07 17:53 Zinema kritikakGidoiaren gorabeherek ez zaitue ezustean atrapetan, zer gertatuko dan aurreikusten baita. Bestalde, gauza onak be badaukaz. Entretenigarria da, ondo filmauta dago eta amaierea indartsua dauka. Errealidadean oinarrituta dago eta horrek aparteko interesa emoten deutso.
- Zuzendaria: Olivier Marchal.
- Gidoia: Olivier Marchal eta Edgar Marie, Edmon Vidalen Pour une Poignee de Cerises liburuan oinarrituta.
- Interpreteak: Gérard Lanvin, Tchéky Karyo, Daniel Duval, Dimitri Storoge, Patrick Catalifo, François Levantal, Francis Renaud, Valeria Cavalli.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 104 min.
- Generoa: Thriller.
- Produktoreak: Cyril Colbeau-Justin eta Jean-Baptiste Dupont.
Bere garaian oso ospetsua izan zan Los Lioneses ijituen bandako kidea izandako Edmon Vidal-ek liburu bat idatzi eban: Pour une Poignee de Cerises. Gaztetan, kereiza batzuk ostuteagaitik sei hilebeteko kartzela-zigorra jaso eban, eta hortik izenburua. Baina liburu horren asmoa ez zan egindako ekintzak kontetea, ez egoan bere iraganaz harro; asmoa zan ulertarazotea euren senideei zelan sartu zan bandan eta zer gertatu jakon sartu orduko.
Liburu horretan oinarritu da Olivier Marchand film hau egiteko. Bertan gaizkilearen ikuspegia hartzen dau, zelakoak diran euren jokaera-kodeak, zelako arauak dituen, zer dan adiskidetasuna eurentzako eta holakoak kontetako. Flashbacks-ez betetako pelikula honetan indarkeria erakusten daben eszenak ugariak eta esplizituak dira.
Interesgarria izan arren, zeozerk huts egiten dau. Gauza asko deja vu legez subertetan dira, eta gidoiaren gorabeherek ez zaitue ezustean atrapetan, zer gertatuko dan aurreikusten baita. Bestalde, gauza onak be badaukaz. Entretenigarria da, ondo filmauta dago eta amaierea indartsua dauka. Errealidadean oinarrituta dago eta horrek aparteko interesa emoten deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!