Bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen sektoreetako profesionalak batuko dira Zierbenan

Bizkaie! 2012-05-08 18:09

Antolatzaileek azaldu dabenez, topaketearen helburu nagusia bi sektoreetako enpresen eta eragileen artean lankidetzak sustatzea da, alkarlanaren ondorioz negozio aukera barriak sortu ahal izateko.

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Digipen Institute of Technology Europe Bilbaok, Media Antena Euskal Herriak eta SICC Eiken Behatokia erakundeek Gaming Sinergy ekimena egingo dabe maiatzaren 14an. Ikus-entzunezkoen eta bideo-jokoen sektoreen artean sinergiak sortzeko antolatzen dan lehen topaketa profesionala izango da. Jardunaldia Digipen institutuak Zierbenan dituan instalazinoetan egingo da, eta bi sektoreotako profesionalek parte hartuko dabe.

Antolatzaileek azaldu dabenez, topaketearen helburu nagusia bi sektoreetako enpresen eta eragileen artean lankidetzak sustatzea da, alkarlanaren ondorioz negozio aukera barriak sortu ahal izateko. Esangura horretan, antolatzaileen eretxiz, jarduerearen gaur egungo egoerea gailu barrien agerpenak markauta dago, besteak beste, smartphone eta tablet gailuenak, eta horreek konsumo era barriak sortzen eta ikus-entzunezko eduki zehatzen eskaera handitzen dago eten barik.

Gaming Sinergy ekimenaren ardatz nagusia bi sektoreen arteko hartu-emonak modu aktiboan erraztea da, eta, beraz, informazino saioak nahiz parte hartzeko saioak egingo dira. Topaketearen lehenengo zatian, Veronica Sanchez Media Antena Euskal Herria bulegoaren zuzendariak eta Eva Fontanals Edebé Audiovisual Licensing taldeko kontseilari ordezkariak parte hartuko dabe. Produktore katalanak Media proiektu interaktiboaren laguntza bat jaso eban, Cuatro amigos y medio lanagaitik.

Jardunaldiaren bigarren zatian, barriz, parte-hartzaileek esperientziak eta ezagutzak trukatu ahal izango ditue, horretarako preparautako aurkezpenen, bileren eta networking jardueren bidez. Holan, ikus-entzunezkoen sektoreko zein bideo-jokoen sektoreko profesionalek zuzenean ezagutu ahal izango ditue ingurune teknologiko barri honen ezaugarriak.

Ingurune horretan, leku nabarmena dabe aisialdiagaz eta entretenimenduagaz lotutako produktuek, besteak beste, on-line jokoek eta eskuko telefonoetarako jokoek, eduki interaktiboek edo animazinoagaz zerikusia dauen guztiak. Azken urteetan, jarduera hori asko ugaldu da Espainian, eta bideojoko gehien konsumiduten dauen Europako lau herrialdeetako bat bihurtu da.

Tokapeta honetarako izen emotea maiatzaren 9ra arte egin daiteke ondorengo estekaren bitartez. Parte harztea dobakoa izan arren, kopurua mugatua da.

Egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu