Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da gaur ‘A hostia en Verso’ burruka poetikoagaz

Bizkaie! 2012-05-10 12:55   jardunaldiak

Gaur, maiatzak 10, arratsaldeko 18:00etan, Gasteizeko UPV/EHUko Letren Fakultateko Erdiko Patioan Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da A hostia en Verso burruka poetikoagaz.

Gaur, maiatzak 10, arratsaldeko 18:00etan, Gasteizeko UPV/EHUko Letren Fakultateko Erdiko Patioan Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da A hostia en Verso burruka poetikoagaz. Jardunaldiak Letras Galegas 2012 Eguna astebete aurreratu dau (berez maiatzaren 17an izaten da) burruka poetiko bat hartzeko.

Aurten Letras Galegas Eguna Valentín Paz-Andraderi eskainiko jako: poeta, abokatua, saiakera-idazlea, kazetaria eta beste hamaika arlo lantzen dituan gizon honen barri izango dogu jardunaldi honetan. Bestalde, aurten Galiziako beste poeta handi bat jaio zala ehun urte beteten dira, Celso Emilio Ferreiroz, hain zuzen be. Beraz, hurreratzen direnek bi egileak hobeto ezagutzeko aukerea izango dabe burruka poetiko oso berezi baten bitartez... Eta ikasleek parte hartzen daben burruka guztietan legez, oraingoan be Fakultadeko patioan jarriko da ringa. Gainera, eta burrukea erakunde akademiko batean izango dala programauta dagoan arren, burrukalariek ez dabe esaten gozoa izango danik.

Burruka honeen jatorrian Galiziako poeta gazte talde bat dago; A Hostia en verso izeneko ikuskizunak hasi ditue eta ikuskizun horreetan poesiaren bidez burrukan egiten dabe gai jakin bat oinarri hartuta. Kasu honetako gaia bi poeta galiziar gailen horreen poesia izango da. Burruka poetiko honen gidariak María Lado eta Lucía Aldao izango dira eta bi horreek zuzenduko ditue Xabier Xil, Daniel Landesa eta Ledicia Costa. Tartean Miguel López Seoaneren musikea izango dogu lagun; bere gitarreagaz inprobisatuz parte hartuko dau burrukan. Euskal Herriraino etorri behar izan dabenez, ezin izan dira etorri ikuskizunean parte hartzen daben poeta guztiak, baina antolatzaileen ahaleginari esker UPV/EHUko irakasle-lektoreak animau egin dira eta Valentín Paz-Andraderen eta Celso Emilio Ferreiroren poesiak errezitauko ditue.

Burruka poetiko guztietan legez, irabazle bat eta galtzaile bat egongo dira eta ikus-entzuleek aukeratuko ditue bai bata eta bai bestea. Poetarik onena zein dan erabagiteaz gan, aurten Galegoko Lektoreen jarduerak zarratzeko egongo dan galiziar produktuen dastaketara nor konbidau be erabagiko dabe.


UPV/EHUko galegoko lektorea

2012ko bagilean bost urte beteko dira Débora Álvarez galegoko lektorea UPV/EHUn irakasle-lektore bezela dagoanetik. Ekitaldi hau, beraz, aukera parebakoa izango da Letren Fakultadeko lektore honi jentaurrean agur esateko, bera ibili baita burruka poetiko hau antolatzen. Álvarezek berak be parte hartuko dau burrukan, aurkezteaz gan poeta gazteak apur bat hobeto ezagutzen lagunduko deuskulako Valentín Paz-Andrade hobeto ezagutzen laguntzeaz gan.


Informazio gehiagorako aurrez egin diran hainbat burruka poetiko konsultau daitekez:

http://www.youtube.com/watch?v=JQvkK58df04&feature=related
http://www.enfocarte.com/PoesiaGallega/lado.html
http://bvg.udc.es/ficha_autor.jsp?id=MarLado+1
http://www.aelg.org/Centrodoc/GetAuthorById.do?id=autor214
http://gl.wikipedia.org/wiki/Xabier_Xil_Xard%C3%B3n
http://www.elcorreogallego.es/comarcas/ecg/versos-perda-do-pais/idEdicion-2008-12-22/idNoticia-378076/
http://www.youtube.com/watch?v=cpTLP7sB2G8
http://www.youtube.com/watch?v=eJwP0Dh8n-0&feature=related
http://www.xerais.es/cgigeneral/ficha_autor.pl?id_autor=100005538&id_sello_editorial_web=13&id_funcion=44
http://www.aelg.org/Centrodoc/GetAuthorById.do?id=autor356

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu