Manolo Garciak bertan behera itxi ditu Donostian eta Bilbon emon beharreko kontzertuak
2012-05-09 11:04 MusikeaManolo Garcia abeslariak bertan behera itxi behar izan ditu Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskaldunan emon behar zituan kontzertuak, asteon, astelehenean larrialdiko apendizitis ebakuntza bat egin behar izan deutsielako Bartzelonan.
Manolo Garcia abeslariak bertan behera itxi behar izan ditu Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskaldunan emon behar zituan kontzertuak, asteon, astelehenean larrialdiko apendizitis ebakuntza bat egin behar izan deutsielako Bartzelonan, Sony Music diskoetxeak jakinarazo dauenez.
Artista espainiarra Los días intactos izenburuko bere disko barria aurkezteko biran buru-belarri dabil, baina ebakuntzearen ondorioz, datozen lau asteak osatze prozesuan egingo ditu eta bertan behera itxi behar izan ditu datozen kontzertuak.
Zehatz esateko, Manolo Garciak maiatzaren 16an egon behar eban Donostiako Kursaalen, eta bagilaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian. Birea antolatu dauen Galea Producciones enpresea lanean dabil bertan behera itxitako kontzertuei data barriak topetan eta laster jakinarazoko ditu. Era berean, laster ezagutarazoko dau zelan berreskura daitekeen erositako sarreren dirua, bateren batek eskatzen badu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!