Rafael Moneok 2012ko Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau
2012-05-10 12:07 sariak-autortzakRafael Moneo arkitekto nafarrak Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau. 32. edizino honetan 25 herrialdetako 39 hautagai egozan. Saria urrian hartuko dau, Oviedoko Campoamor antzokian. Tuterarrak 50.000 euroko diru-saria, eta Joan Mirok egindako eskulturea jasoko ditu.
Rafael Moneo arkitekto nafarrak Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau. 32. edizino honetan 25 herrialdetako 39 hautagai egozan. Saria urrian hartuko dau, Oviedoko Campoamor antzokian. Tuterarrak 50.000 euroko diru-saria, eta Joan Mirok egindako eskulturea jasoko ditu.
Aurtengo hautagaien artean egozan Alicia Alonso jantzaria, Jasper Jones eta Paula Rego margolariak, Frank O. Gehry arkitektoa, Philippe Starck diseinatzaile industriala, Claudio Abbado musikaria, Chavela Vargas abeslaria, Bebo Valdes piano-jotzaile eta konpositorea, Cirque du Soleil taldea eta Bolshoi Antzerkia konpainia.
Rafael Moneo arkitektoak urietako espazioa aberasteko eta estetikea eta funtzionaltasuna alkartzeko gaitasuna nabarmendu ditu epaimahaiak. Moneok bere 75. urtebetetze egunean jaso dau barria, eta espero ez eban oparia izan dala adierazo dau. Hainbat urtean izan da hautagai Tuterako arkitektoa; ezusteko atsegina hartu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!