EHU-ren 'Ane' laguntzaile birtuala, kanpora doazen eta kanpotik datozen ikasleen zalantzak argitzeko
2012-05-07 18:11Unibersidade horretan ikasi nahi dot, zer egin behar dot? Zelan topau neike ostatua UPV/EHUtik hur? Horreek eta beste hainbat zalantza argituko ditu aurrerantzean Ane laguntzaile birtual hirueledun barriak. Ane 24 orduz dago aktibauta, asteko 7 egunetan.

Unibersidade horretan ikasi nahi dot, zer egin behar dot? Zelan topa neike ostatua UPV/EHUtik hur? Datorren ikasturtean Erasmus lez atzerrira joan nahi badot, nora joan naiteke? Horreek eta beste hainbat zalantza izaten ditue kanpoan, truke-programaren baten, parte hartzeko asmoz dabilzan ikasleek, edo UPV/EHUk kanpotik jasoten dituan bisitariek. Ane laguntzaile birtual hirueledunak (ingelesez, euskeraz eta gaztelaniaz daki) erantzungo ditu itaunok.
Teknologia semantikoa eta inteligentzia artifiziala lantzen dituan iSoco enpreseak garatu dau Ane laguntzailea. Galdetzaileen zalantzak norabide bitan argitzeko diseinau dabe, eta alkarrizketa bat segidu leike, erabiltzailearen profilaren arabera, beharrizanei ondoen egokitzen jaken erantzuna zein dan jakiteko. iSoco etxearen Sherpa ® arreta plataformeak ahalbidetu dau Ane, izan be gizakien lengoaia (ahozkoa zein idatzizkoa) interpretau eta antzera egin leike.
Ane abatar animau bat da, eta 8 aldarte euki leikez; horrezaz gan, erabiltzaileagaz daukan alkarrizketearen arabera, zalantzak erakutsi leikez, edo erabiltzailea zoriondu, edo agurtu. Ane-k laguntzaile birtualen Sherpa plataforman dauka oinarria, eta hizkuntza naturalean berba egiteko, alkarrizketa bat izateko, gaitasuna dauka. Galderetan akats ortografikoak edo gramatikalak egin arren, Ane-k esandakoa ulertu egiten dau.
Erantzuna emoteko, Ane EHUko webguneetatik mobiduten da, hain zuzen be eskatu jakon informazinoa jasoten dan guneetatik. Holan, Ane-ren sistemetan gordetako ezagutzeaz aparte, informazino gehiago be eskaini leike. Ikusmen-urritasuna daukien ikasleek be badaukie Ane-ri galdetzeko aukerea; ahots botoia aktibau ezkero, Ane-k ahoz emongo ditu kasuan kasuko azalpenak.
Nazinoarteko Hedakuntzako erretoreorde Miriam Peñalbak azaldu dauenez, ekimena bisitariei eta gure ikasleei arreta eskaintzeko ekintzen artean dago, bertako ikasleak be gero eta gehiago joaten dira-eta atzerrira truke-akademikorako programen barruan. 'Ane' 24 orduz dago aktibauta, asteko 7 egunetan, eta munduko txoko guztietatik gero eta konsulta gehiago jasoten doguzanez, gure unibersidadearentzat oso erabilgarria da abangoardiako tresna bat izatea, eraginkorra eta berehalakoa.
Unibersidadera ailegau orduko ikasleentzat Unai laguntzaile birtuala ipini ostean, Ane UPV/EHUren apostu barria da, sofistikatuagoa, erabiltzaile guztiei informazinoa eta kalidadezko arretea eskainiko deutsena.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Kaixo, zalantza bat dut EHUko matrikularen berrespena egin ondoren, listaren arabera onartuko naute edo nota altuena duen graduaren arabera?
Agur!