‘Gartxot’ filma Euskal Herriko uriburuetan ikusgai barriro

Bizkaie! 2012-05-10 11:45   Barriak

Bagilean Nafarroako Konkistearen 500 urteurrena beteten dala gogoratuz, Iruñea, Gasteiz Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan izango da ikusgai astegoien honetan Gartxot, konkista ainitzeko konkista. Barikutik aurrera, Iruñeako Olite zinema aretoan (17:30) eta Gasteizko Floridan (18:00) izango da ikusgai eta laster helduko da Bilbo eta Donostiara be.

Bagilean Nafarroako Konkistearen 500 urteurrena beteten dala gogoratuz, Iruñea, Gasteiz Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan izango da ikusgai astegoien honetan Gartxot, konkista ainitzeko konkista. Barikutik aurrera, Iruñeako Olite zinema aretoan (17:30) eta Gasteizko Floridan (18:00) izango da ikusgai eta laster helduko da Bilbo eta Donostiara be.

Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuzendaritzapean, Andoaingo Somuga estudioan gauzaturiko filma da Gartxot. Joandako zemendian estreinau zan Hego Euskal Herriko uriburuetan eta orain herriz herri dabil etenik barik, Ipar eta Hego Euskal Herrian. Gainera, Bartzelona, Madril eta Compostelan be estreinau da eta hainbat Zinema Festibaletan hautatu dabe, besteak beste, Italiako Kimera zinemaldian, Malagako Zinemaldian,Txileko Nazinoarteko Animazinozko Jaialdian eta Regensburgo (Alemania) CinEScultura Zinemaldian.

Horrezaz gan, zuzendariak berbaldiak emoten dabilz, dagoeneko 30etik gora, Gartxoten garaiari buruz. Berbaldien oinarria Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeña gidoilariek idatzitako liburu ilustratua da. Bertan Gartxoten garaiak Nafarroako konkistan izan eban garrantzia jorratzen da era eskematiko eta ikusgarri batean.

Astegoien honetan gainera, 40 urte beteko ditu Arturo Campion euskaltegiak, Gartxoten berpizkundean bultzagilea izan dan talde aitzindariak. Eta gainera, Nafarroa Bizirik taldeak lip dub bat antolatu dau Iruñeako kaleetan.

Gartxot, konkista aitzineko konkista Arturo Campiónen narrazino batean oinarrituta dago eta XII. mendeko bardo baten bizitza kontetan deusku. Bardo deitzen jako herriaren oroimena eta kulturea gordeten eban kantariari. Filma honek oso kritika onak izan ditu eta bihotzeraino heltzea lortzen dau, pertsonaien diseinu ausartak eta Zuberoako ahotsen berezitasuna tartean dirala.

Benito Lertxundiren musikea dauka filmak, baita bere ahotsa be pertsonaia batean. Mixel Etxekopart, Luxi Agergarai eta Maika Etxekopart (Amaren Alabak taldekideak) jarri zituen bestelako ahotsak.

Arturo Campiónek 1917an idatzi eban Gartxot, Itzaltzuko bardoa, Zaraitzuko kondaira ilun batean oinarrituz. Liburuan bezela, filma XII. mendeko Orreagako Abadian dago kokatuta. Gartxot-ek Nafarroako konkistea eta kulturea ezabatzeko prozesuak zelan eta zeinen eskutik gauzatu ziran erakusten deusku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu