Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikearen ganeko hizarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2012-05-09 11:05   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskerearen Institutuak hizkuntza politikeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatuko dabela jakinarazo dabe. Ondoko arloetan jardungo dabe, euskerearen babesa eta garapena, ikerketea, dokumentazinoa eta informazinoaren trukea.

Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskerearen Institutuak hizkuntza politikeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatuko dabela jakinarazo dabe. Erakunde bakotxak hitzarmenean batutako programak egingo ditu, norberaren ahalmen ekonomikoaren arabera.

Lankidetzea teknikoa izango dala argitu dabe Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuko iturriek. Ondoko arloetan jardungo dabe, euskerearen babesa eta garapena, ikerketea, dokumentazinoa eta informazinoaren trukea. Erakunde bien alkarlanari esker, ez da alperrik gasturik egingo, eta eraginkortasun handiagoa lortuko dabe. Hain zuzen be, Lankidetzarako Protokolo Nagusian arrazionaltasuna, soiltasuna, gardentasuna eta baliabideen ekonomia nabarmendu ditue.

2009an sinatu eben gobernu bietako buruek Lankidetzarako Protokolo Nagusia, orduan ezarri ziran hizkuntza-politikearen alorrean lankidetzea garatzeko oinarriak.

Hitzarmenak honeek arloak hartuko ditu: euskerea helduei erakustea; hizkuntza gaitasunen ebaluazinoa eta egiaztapena; ikerketea eta mapa soziolinguistikoak; euskera-gaztelania eta gaztelania-euskera itzulpenak; itzulpen-memoriak; terminologia; informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak; euskerea nazinoartean zabaltzeko programak eta euskerazko irakurleak atzerriko unibersidadeetan; eta hizkuntzearen kultur sustapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu