Barañaineko XVIII. Txotxongilo Jaialdiak igaz hildako Juan Faro gogoan izango dau

Bizkaie! 2012-05-09 12:21   Kulturea

Maiatzaren 13tik 16ra bitartean egingo da aurtengo Barañaineko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia, hamazortzigarren edizinoa hain zuzen be. Hamar txotxongilo taldek euren lanik barrienak erakutsiko ditue Barañaineko plaza eta aretoetan. Ganera, igaz hildako Juan Faro Jacinto txotxongilolariari omenaldia egingo deutse.

Maiatzaren 13tik 16ra bitartean egingo da aurtengo Barañaineko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia, hamazortzigarren edizinoa hain zuzen be. Hamar txotxongilo taldek euren lanik barrienak erakutsiko ditue Barañaineko plaza eta aretoetan.

Juan Faro Jacinto txotxongilolaria omenduko dau Barañaineko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak. 1980ko hamarkadan, Nafarroako txotxongilo konpainia zaharrena sortu eban Farok, Ana Bueno emazteagaz batera, Retablo de Figurillas taldea. Jaialdiaren bultzatzailetako bat izan zan, eta urtero izaten zan bertan.

Domekan hasiko da jaialdia, Gus Marionetas konpainiaren eskutik; 11:00etan, udaletxeko aretoan, La inauguración lana eskainiko dabe. TFA Teatro de Formas Aniamdas de Vila do Conde taldeak Mamulengo de Joa Redondo antzezlanaren emonaldi bi egingo ditue, 12:00etan eta 18:00etan, Udaletxeko plazan. Eguneko azkenengo emonaldia, Deabru Beltzak konpainiak aurkeztuko dau: The Wolves, 21:00etan.

Astelehenean, hilaren 14an, hiru hitzordu izango dira Barañainen: 11:15ean eta 15:15ean, Pantharei konpainiaren Auzokideak, udaletxeko aretoan; 11:45ean eta 15:15ean, Teatro Mutisen El tesoro de la serpiente, Barañaineko Auditorioan; eta, 18:00etan, Arbole taldearen Títeres de cachiporra, Udaletxeko plazan.

Martitzenean beste hiru emonaldi atondu ditue, goizez eta arratsaldez. Lehenengo saioa Bihar taldeak egingo dau, 9:30ean, De repente un montón de títeres. Maese Villarejo taldekoek birritan izango dira Udaletxeko plazan, Las aventuras de Gorgorito, 11:15ean eta 18:00etan. Pelmanec konpainiak itxiko dau hilaren 15eko egitaraua, 20:00etan, Diagnóstico Hamlet lanagaz.

Eguaztenean, azkenengo egunean, Gus Marionetasek El sueño de Cleta aukeztuko dau, goizean; eta, arrastian, 18:00etan, Pa Sucat taldeak Las maravillas de Oriente eszenaratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu