Euskerazko tesien III. Koldo Mitxelena Sarien deialdia martxan
2012-05-09 13:56 Euskerea berbagaiEuskeraz egindako ikerketak bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deia egin dabe. Sari honeek urte birik behin emoten dira eta hautagaitzak bagilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUren erregistro orokorreko edozein bulegotan.
2010eko garagarrilaren 16tik 2012ko bagilaren 15era bitartean euskeraz idatzi eta defendidutako doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira. Euskeraz egindako ikerketak bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deia egin dabe. Sari honeek urte birik behin emoten dira eta hautagaitzak bagilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUren erregistro orokorreko edozein bulegotan.
Deialdi honetara, UPV/EHUn 2010ko garagarrilaren 16tik 2012ko bagilaren 15era bitartean euskeraz idatzi eta defendidutako doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira. Europar Tesi edo Nazinoarteko Tesi moduan aurkezturiko tesiak be onartuko dira, erabilitako hizkuntzetako bat euskerea izan bada. Bost jakintza-arlo nagusietan (zientzia-esperimentalak; ikasketa teknikoak; osasun zientziak; gizarte zientziak eta zientzia juridikoak; eta giza zientziak) saridun bana esleituko da, eta irabazleek oroigarria, diplomea eta 2.000 euro jasoko ditue.
Epaimahaiak ez dau tesiaren edukia epaituko, tesian erabili dan euskerearen kalidadea baino, eta, behar izan ezkero, tesiak komunidade zientifikoan lortutako eragina. Horretarako, batez be idazkuntza-moldea eta terminologian eginiko ekarpenak hartuko dira kontuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibersidade-mailako produkzino zientifiko gehiena Euskal Herriko Unibersidadeak sortzen dau. Produkzino horren adierazle nagusienetariko bat UPV/EHUn urtero aurkezten diran 300etik gora doktorego tesiak dira. Tesi horreen artean dozena bi baino gehiago dira euskeraz idatziak, bai erabat euskeraz idatzita dagozalako edota, nazinoarteko doktorego tesiei buruzko araudiaren barruan, testuaren zati esanguratsu bat euskeraz dagoalako.
Euskerazko tesi horreen ekarpena bikotxa da. Alde batetik, beste hizkuntzetan eginiko ganerako tesiek legez, jakintzaren sakontzea eta zabaltzea ahalbidetzen dabe. Eta, beste alde batetik, euskerearen normalizazinoaren prozesuan be ezinbesteko laguntzak eskaintzen ditue.
Informazino gehiago:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!