Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza sortuko da datorren urtean Université de Pau et des Pays de L'Adour-en

Bizkaie! 2012-05-29 11:19   Euskerea berbagai

Unibersidadeko graduko titulua edo lizentzia izan beharko dau irakurleak. Lehentasuna izango dabe Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dabenek edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoek. Hizkuntzei jagokenez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea izan beharko dau.

Euskera eta Euskal Kulturako irakurletza sortuko da datorren urtean Université de Pau et des Pays de L'Adour-en, unibersidadearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzearen bidez, eta deialdia zabaldu da euskera eta euskal kulturako irakurlea aukeratzeko, 2012-2013 ikasturterako eta 2013-2014 ikasturtera luzatzeko aukereagaz. Deialdi honek presako eta aparteko izaerea izango dau, unibersidadearen administrazino-egutegiak holan behartuta, datorren ikasturtean irakurletza abian izan daiten.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, irakurlearen soldata 26.000 euro gordinekoa izango da urteko, eta gehienez be 220 eskola-ordu emongo ditu ikasturteko. Euskera eta euskal kulturako eskolak emoteaz gan, berbaldiak zein bestelako ekitaldiak antolatuko ditu. Irakurletza Unibersidade Arteko Euskal Ikasketen Sailean txertatuko da, Baiona-Angelu-Biarritzeko Diziplinarteko Fakultadean.

Hautatuak unibersidadearen herrialdean dagoan legediaren araberako kontratua sinatuko dau eta unibersidade kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, batez be kontratuak irauten dauen bitartean aplikagarri jakon ordainsarien eta zergen erregimenari jagokonez.

Euskera eta euskal kulturako irakurle izateak ez dakar ezelako lan-edo administrazino-harremanik Etxepare Euskal Institutuagaz eta, ondorioz, Institutuak ez dau bere gan hartuko irakurleak tokian tokiko unibersidadeagaz dauen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, batez be bere funtzinoak betetean sor daitekezan kalteakaitik.

Unibersidadeko graduko titulua edo lizentzia izan beharko dau irakurleak. Lehentasuna izango dabe Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dabenek edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoek. Hizkuntzei jagokenez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea izan beharko dau.

Eskabidea eta curriculum vitae islatzen dauen taula helbide elektronikoz bialduko da, honako helbideetakoren batera: j-epelde@etxepare.net edo k-galarza@etxepare.net, pasaportearen fotokopiagaz (edo bestela NANarena edo AIZerena) eta proiektu pedagogiko bategaz batera, euskerako eta euskal kulturako programazinoek osotua.

Euskerako lehen mailetan irakasteko programazino laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adierazoz. Euskal kulturako gai desbardinei (musika, zinea, antzerkia, eskultura eta abar) buruzko programazino laburra be aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adierazoz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez be bost orrialdekoa izango da.

Hautagaiek ez ditue euren CVan aitatutako merituak dokumentu bidez egiaztatu beharko eskabidea egitean, baina aurkeztu egin beharko ditue hautatuak badira. Hautagaiek aitatzen dituen meritu guztiek ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dabe.

Eskabideak aurkezteko epea bagilaren 4an amaituko da, goizeko 10:00etan. Bagilaren 4an, 20:00etan, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendea argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean. Alegazinoak aurkezteko 24 orduko epearen ostean, bagilaren 5ean argitaratuko da behin betiko zerrendea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu