Ana Diez nafarrari buruzko atzera begirakoa Bilbon, Baionan, gasteizen eta Donostian

Bizkaie! 2012-05-29 18:03   Barriak

Ander eta Yul (1989) filmagaz Zuzendari Barri Onenaren Goya Saria eskuratu ebanetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurena pasau da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu daben pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruakaz aurrez aurre topo egin dabenak izan dira.

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiari buruzko atzera begirakoagaz 2011n abiatutako ibilbideak bigarren emonaldi logikoa izango dau orain Ana Diezi eskainitakoagaz. Beraz, tuterarra izango da 2012an Nafarroako Filmotekeagaz lankidetzan argitaratuko dan argitalpen barriaren eta bere filmografia osoaren programazinoaren protagonista.

Errealizadore tuterarrari eskainitako argitalpena Jesus Angulo, Antonio Santamarina eta Pilar Martinez-Vasseur dabilz idazten. Liburuak Ana Diezi egindako alkarrizketa zabala, bere filmografiaren errepasoa eta bere filmen inguruko material grafikoa batzen ditu. Liburua udan kaleratzea dago aurreikusita.

Kontuak kontu, Baionan (Cinema L’Atalante/L’Autre Cinema), Bilbon (Golem AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Cines Florida-Guridi Zinemak) izango diran emonaldiek gaur egunera arte gurean izan dan emakumezko zuzendari oparoenaren lanean sakontzea ahalbidetuko deutse euskal zinemazaleei. Dana Rotbergegaz batera sinatutako Elvira Luz Cruz, pena maxima (1985) Mexikoko eskola-ariketa gordin zein interesgarriagaz egin eban debuta. Euskal Herrira itzuli zenean, Angel Amigo produktorearen eskutik abiatu eban bakarkako ibilbidea, euskal zinemarentzat sano emonkorra izan zan 80ko hamarraldiaren amaieran.

Ander eta Yul (1989) filmagaz Zuzendari Barri Onenaren Goya Saria eskuratu ebanetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurena pasau da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu daben pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruakaz aurrez aurre topo egin dabenak (baina ia beti barruko bizitza antolatzeko burrukan dabilzanak) izan dira.

Kontuak kontu, Ana Diez nafarrari eskainitako atzera begirakoa gaur, hilak 29, hasiko da Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dan emonaldian, Elvira Luz Cruz, pena maxima (1985) eta Ander eta Yul (1989) izango dira ikusgai.

Zikloa maiatzaren 29tik garagarrilaren 3ra izango da Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Danetara, zazpi film luze eta labur bat izango dira proiektauko dituenak. Egitarau osoa erantsitako artxiboan dozue atzera begirakoaren kartelaren azpian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu