Pako Aristik eta Mikel Markezek 'Plazer bat izan duk, Benito!' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-05-29 18:41   Musikea

Plazer bat izan duk, Benito! aurkeztu dabe Pako Aristik eta Mikel Markezek Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Benito Lertxundi kantariaren biografia osotu dabe, makinatxu bat bazkalostetan berbagai izandako gaien inguruan.

Plazer bat izan duk, Benito! aurkeztu dabe Pako Aristik eta Mikel Markezek Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Benito Lertxundi kantariaren biografia osotu dabe, makinatxu bat bazkalostetan berbagai izandako gaien inguruan, musikea, maitasuna, sorkuntzea, itsasoa, heriotzea edo bildurra. Tene Mujika bekearen bidez argitaratu dabe, Lekuko izeneko bilduman.

Danetara, 50 orduko grabazinoa euken Aristik eta Markezek, orain sei bat urtetik hona bazkari eta afaritan egindako barriketaldien emoitzea. Benito Lertxundik ez ei dau testuan artazirik erabili. Lertxundiren askatasun mentala nabarmendu dabe egileek prentsaurrekoan.

Orioko kantaria hurretik, modu guztiz intimoan ezagutzeko aukerea eskaintzen dau Plazer bat izan duk, Benito! liburuak, haren psikologia, pentsamendua, sentimenduak eta ideologiaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu