Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Entziklopedia interneten eskuragarri

Bizkaie! 2012-05-29 12:12

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak interneten jarri ditu Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia tematikoa. Ikasten dabilzaneantzako beste tresna bat eskaintzea eta sarean euskerearen presentzia areagotzea dira egitasmoaren helburuak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak interneten jarri ditu Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia tematikoa. Ikasten dabilzaneantzako beste tresna bat eskaintzea eta sarean euskerearen presentzia areagotzea dira egitasmoaren helburuak. Jaurlaritzeak prentsa ohar baten bidez adierazo dauenez, eguneratu ondoren, Hiztegiaren eta Entziklopediaren materiala digitalizau egin da eta aplikazino informatiko bat sortu da on line konsultau ahal izateko.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991ean argitaratu zan. Orain, 1990 eta 1995 artean papelean argitaratu ziran hamar liburukiak eskainiko dira sarean, hau da, lexikoak, lexiko-entziklopedikoak edo entziklopedikoak izan daitekezan 49.900 sarreratik gora.

Gaikako Entziklopediari jagokonez, 1999an argitaratu zan. Euskal Herriari buruzko bost liburukik (Historia, Artea, Atlas Historikoa, Geografia eta Literatura) eta izaera unibersaleko gaiei buruzko beste zortzik (Artea, Fisika eta Kimika, Geografia, Gizarte Zientziak, Historia, Natur Zientziak, Literatura eta Matematika) osotzen dabe. Papelean bakarrik konsultau ahal izan dan corpusa baino ez da digitalizau, eta hemetik aurrera interneten topau daiteke.

Bi lanak herritarren esku jarri dira egozan moduan, hau da, ez dira ez eguneratu ezta zuzendu be. Hori dala eta, eduki guztiak ez dagoz eguneratuta gaur egungo ikuspegitik. Halan da be, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Hiztegiaren eta Entziklopediaren 11.000 artikulu egokitu ditu Wikipedian argitaratu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu