Mondragon Unibersidadeak ate edegien jardunaldi interaktiboa egingo dau gaur

Bizkaie! 2012-05-29 11:47

Mondragon Unibersidadeak ate edegien jardunaldi barritzailea egingo dau gaur, hilak 29. Oñatiko Enpresagintza Fakultadetik arratsaldeko 19:00etan hasiko da emisinoa eta MUtelebistan, streaming bidez, ikusteko aukerea egongo da.

Mondragon Unibersidadeak ate edegien jardunaldi barritzailea egingo dau gaur, hilak 29. Oñatiko Enpresagintza Fakultadetik arratsaldeko 19:00etan hasiko da emisinoa eta MUtelebistan, streaming bidez, ikusteko aukerea egongo da. Mondragon Unibersidadean gradu bat ikasteko interesa daben persona guztiak euren etxeetatik konektetako aukerea izango dabe eta ordu batez, emongo diran azalpenak entzun eta jardunaldiaren amaieran erantzungo diran galderak eginez parte hartzeko modua izango dabe.

Saioa jarraitu ahal izateko, www.mondragon.edu helbidean sartu eta bertan dagoan MUtelebista atalean sartu besterik ez da egongo, Mondragon Unibersidadearen iturriek jakinarazo dabenez.

Jardunaldi barritzaile hau bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian, Mondragon Unibersidadeko errektoreorde akademikoa dan Jon Altunaz gan, Enpresagintza Fakultadeko, Goi Eskola Politeknikoko, Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko eta Gastronomia Zientzien Fakultadeko ordezkariek parte hartuko dabe. Guztien artean, unibersidadea eta bera osotzen daben fakultadeen barri emongo dabe.

Jardunaldi guztian zehar, ikus-entzuleek, argitu nahi dituen galderak bialtzeko aukerea izango dabe emisinoak izango dauen txat-aren bidez. Saioaren bigarren atalean, galdera guztiak irakurriko dira eta koordinatzaileek, bakotxak jagokezan galderei, erantzuna emongo deutsee.

Ate edegien jardunaldi hau epe laburrean unibersidade-ikasleak izango diran personei, euren familiei, batxilergoko irakasle eta orientatzaileei eta Mondragon Unibersidadea zuzenean ezagutu nahi daben guztiei zuzenduta dago. Fakultae bakotxak, bere titulazino eskaintzea azalduko dau eta horreen inguruan egon daitekezan zalantzak argituko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu