Zineuskadi sareak 15 zinema-areto ditu daborduko

Bizkaie! 2012-05-29 14:26   Barriak

Zineuskadi EAEko udal aretoen sareak 15 zinema-areto ditu daborduko. Igaz, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zornotzako aretoa sartu ziran egitasmoan, eta orain Donostiako Sade taldeko Trueba, Principe eta Antiguo Berri, eta Areto taldeko Eibar, Mungia, Durango, Getxo eta Galdakaokoak gehitu dira.

Zineuskadi EAEko udal aretoen sareak 15 zinema-areto ditu daborduko; danetara, 41 pantaila eta 10.172 besaulki. Igaz, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zornotzako aretoa sartu ziran egitasmoan, eta orain Donostiako Sade taldeko Trueba, Principe eta Antiguo Berri, eta Areto taldeko Eibar, Mungia, Durango, Getxo eta Galdakaokoak gehitu dira. Danetara, urtero, 34.168 saio eta 859.648 ikusle ditue.

Zineuskadi irabazi-asmorik bako alkartea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen Ibaia eta EPE-APV alkarteek sortutakoa. Zineuskadik sarean dagozan aretoei aukerea emoten deutse kalidade oneko europar zinemea eskaintzeko, jatorrizko bersinoak sustatzeko eta euskeraz egindako zinemea Zinema Euskeraz programearen bidez zabaltzeko.

Sarean dagozan aretoek euren arazoak aztertu eta plan estrategikoa egiteko asmoa daukie, komunikazino eta promozinoaren arloetan alkarregaz behar egiteko. Ekintza-plan bat egiteko lan-taldea osotu barri dabe. Sarearen lehentasunak eta helburuak zehaztuko ditue.

Sareko aretoen arteko lankidetzearen lehenengo emoitzea Lux sariak izango dira. Sariok Europar Parlamentuak emoten ditu, gizarte eta politika arazoak lantzen dituan eta europar identidade sendoagoa sortzen laguntzen daben filmeei. Aurreko hiru urteetan ondoko pelikulek irabazi dabe: Les neiges du Kilimandjaro, Robert Guediguian, Die Fremde, Feo Aladag eta Welcome, Philippe Lioret.

Aurten, Jaurlaritzeak Zineuskadiren esku itxi dau Zinema Euskeraz programearen kudeaketea. Euskaraz egindako zinemea jenteari eskaintzeko, estreinaldiak areto komertzialetan, on line zinema banatzeko plataforma barriak eta eskoletan ekintza bereziak atontzen ditue.

Ganera, Zineuskadik euskal ikus-entzunezko sektoreari laguntzen segiduko dau, Antena Mediaren bidez. 1999an abiatu zan Media ekimena EAEn, ordutik 9,5 miloe euro bideratu dira, zinema eta ikus-entzunezko 30 egitasmo sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu