Joxe Azurmendik 'Bakea gudan' Unamunoren irakurketa fiolosofikoa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-05-29 17:56   kulturbiz

Joxe Azurmendik Miguel de Unamunoren Paz en la guerra nobelearen irakurketa filosofikoa plazaratu dau Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa liburuan. Txalapartak argitaratu dau saiakerea, Amaiur bilduman. Berbaurrea Joseba Sarrionandiak idatzi dau.

Unamunok 1897an argitaratu eban Paz en la guerra. Azkenengo karlistadea, eta batez be Bilboko setioa aztertu zituan nobelan. Karlismoa eta liberalismoaren intreretazino saio bat izan zan, azken baten. Unamunok XIX. mendeko ikuspegiagaz aztertu eta baztertu eban euskal arazoa, Azurmendik berak liburuaren hasikeran nabarmentzen dauen lez. Hori da, hain zuzen be, ostean egindako hainbat kritika eta interpretazinoren arazoa.

Pentsalari bilbotarrak fase bat baino gehiago izan zituan; lehenengo nazionalista euskalduna izan zan, eta ondoren positibismo ingelesa eta Herbert Spencerren biologismoa ezagutu zituan. Bigarren ikuspuntu horretatik aztertu zituan karlistadak Paz en la guerra lanean.

Joseba Sarrionandiak idatzi dau berbaurrea da. Paz en la guerra nobela testimoniala eta zer pentsau emoten dauana dala dino iurretarrak, testu historikoa eta politikoa. Berbaurre osoa Lapiko Kritikoa gunean, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu