Xirimiri taldeak irabazi dau Kameratoiaren lehenengo saria
2012-05-28 14:06 BarriakLehenengo saria (1.500 €), Xirimiri taldeak jaso dau, Ondoezik lanagaitik. Bigarren saria (1.200 €), M-taldearentzat izan da, Goitik behera ikus-entzunezkoagaz. Eta hirugarren saria (900 €), Koproskilos eta Unai taldeak lortu dau, Zuhaitzaren Eguna film laburragaz.
Pasa dan zapatuan amaitu da Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak antolatu dau lehiaketea, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen babesagaz, gazte euskaldunen sormena bultzatu eta produkzino artistikoa gizarteratzeko helburuagaz.
Lehiaketearen zortzigarren edizinoa Gernika-Lumon izan da, eta 40 gazte inguruk hartu dabe parte. Bost egunetan, 3 eta 8 minutuko ikus-entzunezkoak produzidu ditue gazteek. Goitik behera izan da aurtengo gaia, eta herriko ezaugarri batzuekaz osotu behar izan ditue lanak.
Lehenengo saria (1.500 €), Xirimiri taldeak jaso dau, Ondoezik lanagaitik. Bigarren saria (1.200 €), M-taldearentzat izan da, Goitik behera ikus-entzunezkoagaz. Eta hirugarren saria (900 €), Koproskilos eta Unai taldeak lortu dau, Zuhaitzaren Eguna film laburragaz. Oier Plaza (bideogilea), Hibai Castro (dokumentalgilea) eta Rosa Martin Sabaris (EHUko irakaslea) izan dira aurtengo epaileak.
Kameratoian parte hartu daben gazte guztien lanak http://www.kameratoia.com helbidean topauko dozuez, bestelako informazinoagaz batera.
Emonaldian, Benito Ansola Sarien barri be izan eben bertaratuek. Ikus-entzunezkoak produziduteko 4.000 euroko sari bi banatuko dira, eta proiektuak irailaren 28a arte aurkeztu daitekez. Lehen edizinoan David Zabalaren Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuagaren Izena duena lanak izan ziran irabazle, eta 2011ko Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu ziran.
Lekeitioko Euskal Zine Bilerea, edozein edadeko profesional eta amateurrei zuzendutako euskerazko film laburren lehiaketea da, Lekeitioko Udalak antolatzen dauena. Gehienez 30 minutuko lanak aurkeztu daitekez. Aukeratutako lanak Euskal Zine Bileran erakusten ditue, eta 35. edizinoa zemendiaren 27tik abenduaren 1era izango da, Lekeition. Lanak irailaren 7ra arte aurkeztu daitekez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!