Alberto Handia XXIV. Zientzia Fikzinozko Literatur Lehiaketearen deialdia zabalik da

Bizkaie! 2012-05-28 18:04   Kulturea

Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Alberto Handia XXIV. Zientzia Fikzinozko Literatur Lehiaketearen deialdia egin dau. Kontakizunak (euskeraz edo gaztelaniaz) aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Alberto Handia XXIV. Zientzia Fikzinozko Literatur Lehiaketearen deialdia egin dau. Kontakizunak (euskeraz edo gaztelaniaz) aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Lehiaketeak 3.500 euroko lehenengo saria eta 1.500 euroko bigarren saria dakarz, eta aurkeztutako kontakizunek 15.000 berba gitxienez eta 25.000 gehienez izan behar ditue. Era berean, 1.500 euroko beste sari bat be emon ahal izango jako EHUren kideren batek aurkeztutako kontakizun bati.

Lan originalak (hiru kopia) eskura emonda edo posta arruntaz bialduta (Zientzia eta Teknologia Fakultadea, Dekanotza, 644 posta-kutxa, 48080 Bilbo) aurkeztu ahal izango dira. Iberiar peninsulatik kanpo bizi diran parte-hartzaileek posta elektronikoz be bialdu ahal izango ditue euren lanak, alberto.magno@ehu.es helbidera.

Alberto Handia XXIV. Zientzia Fikzinozko Literatur Lehiaketearen oinarriak irakurteko klik egin hemen.

Edizino honetako epaimahaia Euskal Herriko Unibersidadeko bi irakaslek osotuko dabe, eta epaia zemendian jakinarazoko da, Zientzia eta Teknologia Fakultadeko zaindari Alberto Handiaren eguneko ospakizunen harian.

1989an bere ibilbidea hasi eban lehiaketa honen aurreko edizinotik, kontakizun irabazleak formatu digitalean argitaratzen dira, eta 2007tik 2010era bitartean saritutako kontaketak batzen dira bertan. Bilduma horri 1994an, 1999an, 2003an eta 2006an argitaratutako lau liburukiak gehitu behar jakoz; horreek, ostera, inprimidutako formatuan dagoz jasota.

Kontuak kontu, orain arte egin diran 23 deialdietan, danetara zientzia fikzinozko 821 kontakizun aurkeztu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu