Gipuzkoako Campusak Hitzaren gunea inaugurauko dau, jentaurrean berba egiteko topagune barria
2012-04-17 15:38Hitzaren gunean edozeinek nahi dauena jentaurrean esan ahal izango dau: pentsamenduak eta eretxiak bota, eztabaidak sortu… Topagune barri honetan hizlariak edozein gairi buruz berba egin leikie. Kontuak kontu, eguaztenean, apirilaren 18an, 12:00etan, Gipuzkoako Campusean, Hitzaren gunea inaugurauko da.
Hitzaren gunean edozeinek nahi dauena jentaurrean esan ahal izango dau: pentsamenduak eta eretxiak bota, eztabaidak sortu… Topagune barri honetan hizlariak edozein gairi buruz berba egin leikie. Kontuak kontu, eguaztenean, apirilaren 18an, 12:00etan, Gipuzkoako Campusean, Hitzaren gunea inaugurauko da. Gune barri hau Unamuno plazan kokatuta dago, Ignacio Mª Barriola Zentroko kafetegiaren aurrean eta Informatika Fakultadetik hur.
Hitzaren gunea inauguretako robot eta gizakien arteko bertso saio berezi bat egingo da. Hauxe da antolatutako programea: eguerdiko 12:00etan, Hitzaren gunearen inaugurazinoa. Iñaki Goirizelaia erretorearen hitzak (eta lehenengo bertso bat). 12:15ean, Robot eta gizakien arteko bertso-saioa. Robotak eta bertsolariek ariketa berezi batzuk egingo ditue. Aurkezle eta gai-jartzailea: Aitzol Astigarraga (Informatikan injinerua, robotikan aditua eta azken Gipuzkoako txapelketan epaile lanetan ibilia).
Bertsolariak:
1. Felix Zubia
2. Andoni Egaña
3. Maialen Velarde
4. Oier Lakuntza
5. Galtzagorri robota
6. Tartalo robota
Egin beharreko lanak:
- Robotak bertso klasiko bat abestu (Lazkao-Txiki, Fernando Amezketarra, Txirrita...) eta bertsolariek honen inguruko bertso bat bota.
- Oinak emonda, bertso bat abestu.
- Oinek silaba kopuru zehatz bat izango daben bertsoa bota (Adibidez, 4 silabako oinak erabiliz, bertsoa botatea).
- Berba bat emonda, bertsoa bota.
Errobotak aurreko ariketak corpus batean bilaketak eginda erantzungo ditu, hau da, aurretik eginda dagozan bertsoak edo bertso-zatiak kantauko ditu.
- Azken ariketea, ausazko bertso surrealista bat kantetea izango da, eta horren ondoren, bertsolariek erantzutea.
13:30ean, musikea: Selektah STEPI + KENITRA (BAD Sound System) + JUANTXO (GLAUKOMA Sound System).
Ekitaldia streaming-en bidez ikusi ahal izango da: http://ehutb.ehu.es/es/HD.html
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!