Badator Animabasauri-Animabasque jaialdiaren 8. edizinoa
2012-04-13 15:33 BarriakBasauriko VIII. Animabasauri-Animabasque zinemaldia maiatzaren 26tik 31ra bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Aurton be, animazinozko pelikulez gan, tailerrak, berbaldiak eta erakusketak atondu ditue.
Basauriko VIII. Animabasauri-Animabasque zinemaldia maiatzaren 26tik 31ra bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Aurton be, animazinozko pelikulez gan, tailerrak, berbaldiak eta erakusketak atondu ditue. Ikusgai izango diran filmeen artean, hainbat sari jasotako Pedro Riveroren Birdboy edo Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun dagoz.
Aurreko urteetako sailak izango ditu Animabasauri-Animabasquek, besteak beste, luzemetraiak, film laburrak eta Karratu. Basauriko Social Antzokia eta Basozelai aretoaz aparte, eszenatoki gehiago iznago ditu jaialdiak, tartean, Guggenheim museoa, Bilboko Fnac dendea eta EHUko Leioako campusa.
Edizino honetako zinema konbidadua Afrika izango da, eta bertan egindako makina bat lan eskainiko ditue zinemaldian.
Barton Filmsek antolatzen dau Animabasauri-Animabasque, Basauriko Udala, Eusko Jaurlaritzea, ICAA eta BBKren parte-hartzeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!