Espero ziran marka guztiak hausi ditu bertsomoviedako lehenengo edizinoak

Bizkaie! 2012-04-17 13:13   Bertsolaritzea

Danetara, 26 lan aurkeztu dira, eta parte-hartzaileak ehundik gora izan dira; baina parte-hartzeagaz bakarrik ez, jarraipenagaz be oso gustora dagoz antolatzaileak, webguneak 13.000 bisita izan ditualako bozketa epea zabaldu zanetik, egun batzuetan 1500 bisitari desbardin izatera be helduz, eta sare sozialetan jarraipen handia izan dauelako.

Bart emon dau epaimahaiak bere erabagia aditzera, eta horregaz batera, publikoaren epaia be jakin ahal izan dogu. Sari nagusiak bi irabazle ditu, Bertso Road Movie eta Urpeko bertsoak lanak; 900 euroko saria euren artean banatuko dabe, beraz. Biak ala biak oso originalak eta kalidade handikoak diran arren, estilo oso desbardinetakoak dira, eta bikain islatzen dabe aurkeztutako lanen dibersidadea.

Publikoak argiago izan du: Bertso Road Movie da gehien gustau jaken lana, segurutik lanaren freskotasunagaitik, eta 15 lagunentzako bazkari eder bana irabazi dabe Ataungo Urbitarte sagardotegian. Epaileen eretxiz bertsorik onenak dituan bertsomoviea, barriz, Intxaur ondotik Intxaurpera izan da, eta eurentzako izango da 300 euroko saria.

Danetara, 26 lan aurkeztu dira, eta parte-hartzaileak ehundik gora izan dira; baina parte-hartzeagaz bakarrik ez, jarraipenagaz be oso gustora dagoz antolatzaileak, webguneak 13.000 bisita izan ditualako bozketa epea zabaldu zanetik, egun batzuetan 1500 bisitari desbardin izatera be helduz, eta sare sozialetan jarraipen handia izan dauelako.

Esperotako marka guztiak hausi ditu bertsomoviedako lehenengo edizinoak, bai parte-hartzeari jagokonez, eta baita jarraipenari jagokonez be. Badaukaguz honezkero bertsomoviedako irabazleak; bertso onenak dituan bertsomoviea, jentearen gustokoena izan dana, eta bertsomovie onenaren sariak datorren barikuan banatuko dira Beasaingo Igartza Jauregian, arratsaldeko zazpietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu