Amorebieta-Etxanoko manganime jaialdiaren hurrengo edizinorako kartela sare sozialen bidez aukeratu dabe herritarrek
2012-04-13 12:12 kulturbizAurten, urriaren 12tik 14ra izango dan Mangamoreren 2012ko edizinoak, Amorebieta-Etxanon manganime eta Japoniako kultureari buruz egiten diran jardunaldiak, badauka kartela. Marta Salmonsek egindako lan grafikoak irabazi dau Udalak, Gazte Informazio Bulegoaren bidez, antolatutako herriko manganime jaialdiaren hurrengo edizinoaren irudia izango dan kartela aukeratzeko lehiaketea.
Aurten, urriaren 12tik 14ra izango dan Mangamoreren 2012ko edizinoak, Amorebieta-Etxanon manganime eta Japoniako kultureari buruz egiten diran jardunaldiak, badauka kartela. Marta Salmonsek egindako lan grafikoak irabazi dau Udalak, Gazte Informazio Bulegoaren bidez, antolatutako herriko manganime jaialdiaren hurrengo edizinoaren irudia izango dan kartela aukeratzeko lehiaketea. Lehiaketearen irabazleak 500 euroko saria jasoko dau.
Marta Salmons Monsa Publication argitaletxearen Shonen Manga Paso a Paso liburuaren ilustratzailea da. Manga marrazki aurreratuei buruzko eskuliburua da, mutilentzako komiki japoniarra deiturikora zuzendua.
Lehiaketea irabazi dauen kartelak 412 boto jaso ditu eta bigarren gelditu danak, barriz, 362. Herritarrek emondako botoei esker aukeratu da irabazlea, jaialdiak Facebooken dauen orrian sartuz. Danetara, 1000 lagun baino gehiagok hartu dau parte.
Aldez aurretik, jasotako 26 kartelen artean manganimen adituak diranek osotutako epaimahaiak 5 proiekturik onenak aukeratu zituan eta bost horreei botoa emoteko aukerea izan dabe herritarrek Facebook bidez: www.facebook.com/tumangamore
2012ko martiaren 27tik apirilaren 10era bitartean, Mangamoreren jarraitzaile eta erabiltzaile guztiek gogoko zituen kartelen aldeko hautua egiteko aukerea izan dabe Gogoko dut-en gainean klikatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!