Dokuklik bilatzaile barriak 6 miloe agiri eta 2,5 miloe irudi batu ditu

Bizkaie! 2012-04-17 17:48

Eusko Jaurlaritzeak Dokuklik agiri historikoen bilatzailea ipini barri dau martxan, eta bertan sartu dau EAEko artxibo publiko eta pribaduen sarea. Webguneak 6 miloe agiri-erreferentzia ditu, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Agiriekaz batera, 2,5 miloe irudi digital inguru dagoz. Horrezaz gan, musika-artxiboen eta ikus-entzunezko funtsen guneak be laster egongo dira prest.

Eusko Jaurlaritzeak Dokuklik agiri historikoen bilatzailea ipini barri dau martxan, eta bertan sartu dau EAEko artxibo publiko eta pribaduen sarea. Webguneak sei miloe agiri-erreferentzia ditu, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Agiriekaz batera, 2,5 miloe irudi digital inguru dagoz. Horrezaz gan, musika-artxiboen eta ikus-entzunezko funtsen guneak be laster egongo dira prest.

Bilbon aurkeztu dabe proiketua Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Jose Luis Iparragirre Ondare Kulturalaren zuzendariak eta Borja Aginagalde Iragi ondare dokumentalaren zentroaren zuzendariak.

Dokuklik egitasmoan 150 erakunde publikok, fundazinok, familiak eta norbanakok hartu dabe parte, izan be 500 bat agiri emon ditue, atari bakarrean konsultagai egon daitezen. Agiriak ixtearen truke euren agiri-ondarearen kopia digitala jaso dabe. Erdi Aroko agirien ale bikainak batu dituela azaldu dau Antonio Rivera, EAEko hainbat herritakoak. Agiri asko eskuz idatzita dagoz, eta informazino interesgarria eskaintzen dabe.

Kultura Sailak 1.200.000 euro erabili ditu proiektua gauzatzeko, 2007an hasi eta 2011ra arte. Irargi arduratu da proiektuaren egitura teknikoaz. Irargik 115.000 agiri-erreferentziako webgunea dauka, eta aitzindaria da artxiboen politika publikoen arloan. Esperiantzia hori guztiori ezinbestekoa izan da Dokuklik bilatzaileari hobekuntzak egiteko.

Eusko Jaurlaritzak plataforma eskainiko dau, eta egitasmoaren helburua informazinoak ondoko bi estrategi-lerroen arabera zabaltzea da: atari espezializatuak sartzea (musika-artxiboa eta ikus-entzunezko funtsak) eta formula praktiko eta eraginkorrak topetea gura daben titularrek atariaren bidez banatzen dituen datuen kudeaketan modu aktiboan esku hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu