Lanbide Heziketa arloko lehenengo euskerazko hiztegia kaleratuko dabe

Bizkaie! 2010-10-21 13:50   Euskerea berbagai

Laneki Lanbide Heziketa Sustatu eta Hobetzeko alkarteak Laneki: Lanbide Heziketarako Hiztegia aurkeztuko dau barikuan, Lanbide Heziketaren arloan egin dan euskerazko lehen hiztegi teknikoa.

Artista gazteek hartuko dabe protagonismoa Musiketan jaialdian

Bizkaie! 2010-10-21 12:50   Musikea

Urriaren 24an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean, hamahiru emonaldi izango dira danetara, danak domekaz, eta disko gitxi atara dituen artista gazteek hartuko dabe protagonismoa, Rory McLeod, Niamh Parsons edota Kirsty McGee, besteak beste.

Mundakako Udalak webgune barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-21 11:43

Mundakako web barria herritarrak eta Udala hurreratzeko helburuagaz jaio da, tramiteak eta hartu-emon administratiboak erraztuz. www.mundaka.org web barriagaz Mundaka Bizkaiko lehenengo udalerria da lehiatila bakar eta birtualaren bidez, 365 egunetan 24 orduan zabalik dagoana.

'Zuzen-Zuzenean', gure musikea zure aretoan

Bizkaie! 2010-10-20 18:35   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Arakis' eta Dora Salazar izango dira Adieraz Zaitez Beldur Barik I. Lehiaketako epaimahaikideak

Bizkaie! 2010-10-20 17:36

Emakunderen Zuzendaria, María Silvestre; Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzearen (Eusko Jaurlaritza) Zuzendaria, Mariola Serrano, eta EUDELeko Elkarteburua, Jokin Bildarratz be izango dira epaimahaikide.

Puntuak galdu, eta autobusean joan gura ez badozu, kontuz errepidean!

Angel Dominguez 2010-10-20 15:39   Begi betegarri

Helduentzako Txotxongiloen Nazinoarteko X. Erakusketea urriaren 22tik 24ra Bergaran

Bizkaie! 2010-10-20 15:24   Kulturea

'Bergarakoa ikuslego heldu batentzat pentsautako txotxongiloen Estaduko lehenengo erakusketea da' azaldu dau antolatzaile dan Taun Taun Teatro taldeak.

Badator EH Sona

Bizkaie! 2010-10-20 13:08   Musikea

EH Sona, Bartzelonako euskal musika jaialdiak aurten hamahiru urte beteten ditu Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Distrito Foto lehiaketeak Bilboko zortzi barrutietako 1.464 argazki jaso ditu

Bizkaie! 2010-10-20 12:47   kulturbiz

Emilio Muñozen 'Cities' eta Blanca Abazen 'Observando la ciudad' lanek jaso ditue 1.500 eta 1.000 euroko sariak, hurranez hurran

Lehenengo bi sariez gan, epaimahaiak 500 euroko saria daben zazpi akzesit emon ditu, uriko barruti bakotxeko argazki onenari -Uribarrikoa hutsik geratu da-, eta baita gazteentzako akzesit bat be. Horrezaz gan, kalidadeagaitik azpimarragarriak diran lau argazki be aukeratu dira.

'It's the economy, stupid'

Mikel Urdangarin Imhko Hizkuntza Aholkularia Ahize Aekko Teknikaria Eta Edurne Bilbao Imhko Komunikazio Arduraduna Eta Euskara Koordinatzailea 2010-10-20 10:37   Euskerea berbagai

Jardunaldiari buruzko informazinoa eta izen-emoteak (Azken eguna, urriak 20): 943 744132 telefono zenbakian eta http://www.imh.es/noticias/its-the-economy-stupid helbidean.

Txuma Murugarrenek 'B aldeko kantuak' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-19 18:25   Musikea

Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan dodaz buruan. B aldeak beti gustau izan jataz gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastearen azpian ahaztuta gelditzen diran kantu minberati eta ahulak, horreek maite nituan gehien, eta uste dot bide horretatik joan dirala nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta bako horreekaz zerikusi handia daukie.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hiri gorritik' izeneko poema-liburua kaleratu dau Serranok

Bizkaie! 2010-10-19 15:22   Kulturea

Uria da Asier Serranoren eremu naturala. Giro ustela darion uri kaotikoa ezagutzen dau, bertan bizi dan gizaki galtzaileak beste. Halanda be, autortzen dau biharamun hobe baten esperoan dagoala. Filosofia horri eutsita, Hiri gorritik izeneko poema-liburua kaleratu barri dau Serranok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal olinpikoak, 2010eko Euskadi Kirol Saria

Bizkaie! 2010-10-19 14:55

Euskal Autonomi Erkidegoko 250 kirolari baino gehiagok hartu dabe parte Olinpiar Joko modernoetan eta danantzako da Euskadi Kirol Saria. XX. mendea hasi zanetik puntaren puntan ibili dira gure kirolariak, izan be, horreetatik berrogeita bik dominea irabazi dabe; danetara, urrezko bost domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko sei.

Elurnetek blogariak.net abiarazo dau

Bizkaie! 2010-10-19 11:40

Elurnet Informatika Zerbitzua izan da blogariak.net sare sozial blogalaren sortzailea.

Amets Arzallusek eta Eneritz Zabaletak finalerako txartela eskuratu dabe Luhuson

Bizkaie! 2010-10-18 18:56   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan izango da beste finalaurrekoa, Gabadin (Nafarroa Beherea), eta puntuen arabera jakingo dabe Odei Barrosok, Ekhi Erremundegik, Xumai Muruak eta Gillen Hiribarrenek finalean izango diran ala ez, izan be, bi finalaurrekoetako lehenengo biek eta puntuetan lau onenek kantauko dabe Donibane Lohizunen.

Leioan euskeraz berbalagunen bitartez

Bizkaie! 2010-10-18 18:20   Euskerea berbagai

Berbalagunen helburuak bi dira: Leioako euskaldunok alkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Euskeraz egin nahi dogunok, euskeraz egin ahal izateko espazioak sortzea azken batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hogeta lau konpainiak parte hartuko dabe urriaren 29tik zemendiaren 7ra egingo dan BAD 2010ean

Bizkaie! 2010-10-18 15:29   kulturbiz

Danetara, 12 ezsenatoki izango dira Bilbon

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen 2010eko edizinoan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek berton lehenengoz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea Londreseko The Language Show 2010 azokan

Bizkaie! 2010-10-18 14:47   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Londresen izan da joandako astegoienean, The Language Show 2010 azokan. Urriaren 15ean hasi eta, hiru egunez, euskereak beste herrialdeetako hizkuntzakaz bat egin dau hizkuntzen erakusleiho dan azoka horretan.

Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dabenek izena emoteko epea

Bizkaie! 2010-10-18 14:32   Euskerea berbagai

Mintzapraktika programea euskeraz berba egiteko ohiturea daben personak euskeraz berba egiteko ohiturarik ez dabenakaz alkartzean datza. Hori dala eta, Euskal Herriko lurralde guztietako uri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dagozan mintzapraktika programak. Egitasmo horreen barri praktikatu.blogspot.com-en dago.